IKASTOLA 223 > ikastolak > Adiorik ez, Mikel Azanza

Ikastolen Elkarteko langile eta lankideari

Adiorik ez, Mikel Azanza

Joan den martxoaren 20an joan zitzaigun

80. hamarralditik ikastolen zerbitzura lanean jardun zuen Mikelek.

Adiorik ez, Mikel

Joan den martxoaren 20an hil zitzaigun Mikel Azanza lankide eta laguna. 80. hamarralditik ikastolen zerbitzura lanean jardun zuen Mikelek, eta horrela ziharduen bihotzak “nahikoa da” esan zion arte.
Atsekabe eta hutsune handia utzi digu Mikelek Ikastolen Elkartean, baina haren adiskidetasuna gordeko dugu gurekin. Besarkada handi bat familia eta lagunei. Adiorik ez, Mikel!

Agur gisa gure lankide Juanjo Respaldizak idatzitako bertsoa, hemen:

Agur bako agurra
beti ezustea;
adiskideak hemen
umezurtz uztea.
Nahi genuke arindu
hain berri tristea,
ta oroitzapenetan
alai ikustea.

ikastola 223
2017 Apirila
223