Zangozako Ikastola
Buru-belarri fronte askotan: pedagogian eta komunikazioan
Irudi berria ere jorratu dute Komunikazioan
Oteitza eskulturaren logoari kolore berde freskoa gehitu diote.
2014ko Nafarroa Oinezaren ondoren, Artezkaritza eta Zuzendaritza pedagogian murgildu ziren norabide berrien haizeari jarraitzeko. Bazekiten aldaketak onak direla luzera begira; gogorrak motzean, baina gogo handiz ekin zioten aurrera. Une honetan 68 ikasle dituzte DBHn EKI egitasmoan; 86 LH-n, 6. mailakoak Ikastolen Elkarteko pilotajean sartuta; Konfiantzaren Pedagogian 54 ikasle HH-n, horietatik 17, 0-3n. Irakasleen formazioan inbertitzen ari dira, konpetentzietan eta egitasmo transbertsaletan hazten, Golden 5 eta KiVa lantzen, … Irudi berria ere jorratu dute Komunikazioan, Oteitza eskulturaren logoari kolore berde fresko eta berri emanez. Ikastolaren Junta berritu da, eta talde berriaren xedea izango da pedagogiak eskatzen dituen fronte berriei aurre egitea: obrak izango dira datozen urteetako helmuga.
Jaiotza tasa orokorrean jaitsi da, baita Zangozan ere. Zorte on opa diegu bazter horietan, lanaz gain, zortearen airea ere behar beharrezkoa baita ikastola sendo mantentzeko.
2014ko Nafarroa Oinezaren ondoren, Artezkaritza eta Zuzendaritza pedagogian murgildu ziren norabide berrien haizeari jarraitzeko. Aukera izan dugu Artezkaritzako lehendakaria izan zenarekin, Susana Garraldarekin, eta zuzendariarekin, Leire Rebolérekin, hitz egiteko, lehenak Junta utzi zuen egunean.
“Hiru urte eman ditut ikastolan eta Artezkaritza uztera noa gaur, ikastolan horrela dugulako antolatuta, hiru urteko ziklotan. Nirekin batera beste hiru amek utziko dute; eta gure ordez lau aita sartuko dira. Halaxe kontatu digu Susanak. Balantzea egitea eskatzen badidazu oso urte ederrak izan direla erantzungo dizut. Lehena, oso potentea, 2014ko Nafarroa Oinezarekin. Asko ikasi genuen orokorrean, ikastolen baloreetan bereziki: taldea eta auzolana. Ondorengo bi urteetan Pedagogian sartu ginen ilusio handiarekin, ikastolaren etorkizunari begira. Jakin bagenekien aldaketak luzera begira onak direla, motzean begiratuta gogorrak badira ere. Zuzendaritzarekin batera lan handia egin dugula esango nuke. Une honetan 68 ikasle ditugu DBHn EKI egitasmoan; 86 LH-n, 6. mailakoak Ikastolen Elkarteko pilotajean sartuta; Konfiantzaren Pedagogian 54 ikasle HH-n, horietatik 17, 0-3n. Irakasleen formazioan inbertitzen ari gara, NIErekin batera KeyColab egitasmoan konpetentzietan eta egitasmo transbertsaletan hazten, Golden 5 eta KiVa lantzen, …” jarraitu zuen Garraldak. “Artezkaritzan sartuko diren lau aita berriak, bertan daudenekin batera, obrei egingo diete aurre, horiek izango baitira datozen urtetako helmuga. Gure kasuan bezala, Zuzendaritzarekin estu lan egitea opa diegu ikastolak hori behar baitu: lankidetza estua, sendoa eta ilusiozkoa”.
Ea ikastola taldea uztera doan galdetuta “Ez, oraingoz ez”, erantzun digu. “Alaba gazteena oraindik ikastolan dugunez, hitza emana dut Nafarroako ikastolen lan konbenioan arituko naizela ekarpenak egiten; baita Oinez Fundazioan ere bai. Asko eman digu ikastolak, eta guk ere zerbait itzuli nahi diogu”. Ziur gaude zerbait hori ASKO izango dela.