IKASTOLA 222 > ikastolak > Zailtasunak zailtasun, desafioak desafio, ikastola berpiztu egin da!

Zubimusu Ikastola, Billabona eta Zizurkil

Zailtasunak zailtasun, desafioak desafio, ikastola berpiztu egin da!

Konfiantzaren Pedagogia Txerminera zabaltzen ari da

Inauguratuta geratu da Zizurkilgo Zubimusu Ikastola, 0 eta 2 urteko haurrentzat.

Inauguratuta geratu da Zizurkilgo Zubimusu Ikastola, 0 eta 2 urteko haurrentzat Konfiantzaren Pedagogia eredu berritzailean oinarrituta “Hau ez da erreforma soil bat, proiektu pedagogiko baten etxetxoa da. Zuek ohartuko zineten gizartea aldatzen ari dela eta ikasgaietan soilik oinarritutako hezkuntza zaharkituta geratu dela. Urte gutxitan teknologiak aurrerapauso ikaragarriak eman ditu, zer esan eskura dugun informazio kantitateari buruz, lan egiteko moduak aldatu dira, gizartearen beharrak ere bai… Baina hezkuntza sistema jarraitzen zuen hamarkadetan ikasleak seriean fabrikatzen zituen berbera izaten”. Horrela hitz egin zien Zubimusu Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko Mikel Ugartek inaugurazio ekitaldira joan zirenei. “Buruz –jarraitu zuen- ikasi genuen: Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno eta Pluton. Txin klun, txin klun. Ba Pluton ja ez da planeta eta elektroiak baino txikiagoak diren partikulak ere aurkitu dituzte. 2+2=4 da bai, baina beti? 2 sagar + 2 lagun, zenbat da? Hamaiketako bat”.
Zizurkilen eman da urratsa. Villabonan Gabonetako oporrak aprobetxatu dira auzolanean hall-a eta lehenengo solairua margotzeko, eta pixkanaka Konfiantzaren pedagogia Txerminera zabaltzen ari da.
 

ikastola 222
2017 Otsaila
222