Haurtzaro Ikastola, Oiartzun
Haurtzaro Ikastola, bizitzarako hezkuntza
Ikastolak 50 urte betetzen ditu aurten.
Ikaslea bere osotasunean ikusten da eta bere garapenean bidelagun izango dituen irakasle eta hezitzaileak topatuko ditu Ikastolan.
Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak, 50. urte betetzen ditu aurten. Urte aproposa egindako ibilbideari begiratu eta etorkizunerako pauso sendoak emateko. Hezkuntza arloko proiektu berritzaileez gain, 2016/2017 ikasturtean Haurtzaro Ikastolaren marka definitu eta garatzeko bideari ekin dio. Ikaslea bere osotasunean ikusten da eta bere garapenean bidelagun izango dituen irakasle eta hezitzaileak topatuko ditu Ikastolan. Jakintza curricularra jasoko du, baina hori bezain garrantzitsua da aukerak eskaintzea bizitzan behar-beharrezkoak izango dituen hainbat abilezia lantzeko eta baloreak bereganatzeko. Horregatik dira garrantzitsuak eskolaz kanpoko ekintzak, Agenda 21, Eskuttun, irteerak, prosa eta poesia lehiaketa, jaiak eta ospakizunak… eta bestelako zeregin ez curricularrak. Ikastolan jasotakoa emaitza akademikoetatik askoz haratago doa: lagunak, bizipenak, euskara, aurkikuntzak, jolasak, ospakizunak, emozioak… horiek guztiak dira Ikastolako haurren oroitzapenen kutxak betetzen dituztenak eta Ikastolako eskaintza berezi egiten dutenak.
Horregatik da “Haurtzaro Ikastola, Bizitzarako Hezkuntza”.