IKASTOLA 222 > ikastolak > (H)aizu Lizeoko ikasleekin lotua

Herri Urrats 2017

(H)aizu Lizeoko ikasleekin lotua

Ofizialtasuna aldarrikatzen dugu

(H)aizu izan dadin deia.

Ofizialtasuna aldarrikatzen dugu Haizu izan dadin, Euskal Elkargoari deia egiten diogu ikastolen eraikuntzen gaia eskutan har dezan eta zuri ere, irakurle, egiten dizugu deia: AIZU!
Gaur egun 34 ikastolak osatzen dute Seaska. Orain eraikitzen ari garen Bernat Etxepare Lizeo berriak 3 kolegioetatik ateratzen diren ikasleen harrera segurtatuko du. Sare profesionalaren irekitzeak Seaskaren esparrua zabalduko digu, eta bi baxo proposatuak izanen dira. Gaur egungo lizeoaren egoitza libratuko denez, datorren ikasturtean, gune honetan berean, kolegio berri bat kokatuko dugu. Hala, Xiberoko eta Baxe Nafarroako ikasleak hartzen dituen Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioan obrak egin beharko dira ikasle gehiago hartzeko. Ondorioz, Baionako laugarren kolegio horrek hats berri bat emanen digu. Aurrera goaz, aizu!
Aurtengo logoa Bruno Aguerre euskal artistak egin du. Lizeo berria auzo herrikoi eta multikultural batean kokatuta izango denez, lizeoko pareta batean aniztasuna erakutsiko duen fresko handia egitea erabaki dugu ikasle eta auzoko artisten artean. 

ikastola 222
2017 Otsaila
222