IKASTOLA 222 > ikastolak > Ikastola, herritik sortua eta herrian sartua

Eleizalde Ikastola, Bermeo

Ikastola, herritik sortua eta herrian sartua

Ikastolaren 50.urteurrenak ospatzen

Denean ilusioz blai, halakoak baitira birmiotarrak!

Ikastolaren berrogeita hamargarren urteurrenean murgilduta daude Bermeoko ikastolan, herritik sortua eta herrian bete-betean sartuta dagoena. Ospakizun eta ekintza mordoa ari dira gauzatzen, datak hala merezi duelako. Hasteko logoa sortu eta hori zabaldu dute. Liburua ere idatzi dute, “Bermeoko Luis Elizalde ikastolaren historia, Herri baten ahaleginak” izenburua duena. Horrekin batera, arrakasta handiko argazki erakusketa ere egin dute, 50 urteko historia argazkietan, Nestor Basterretxea aretoan. Euskararen Egunean, ekintza nagusia antolatu zuten, non estamentu guztiko aipamenak luzatu ziren, iraganari, gaurkoari eta etorkizunari keinu eginez. Han ziren bertsolariak, dantzariak zein musikariak; han abestu zuten 50. urteurreneko kanta, ikasle eta guraso ohien artean. Agate deunaren 50 urte oles egiten, Txitxiburduntzi egunarekin, Ken 7 kontzertuarekin, bazkideen bazkariarekin, ikasle ohienarekin, umeen egunarekin, hitzaldiekin, kirolarekin, txirrindu martxarekin… ospatu dituzte.  Denean ilusioz blai, halakoak baitira bermiotarrak!
Youtuben dago 50. urteurreneko kanta, tradizionala eta modernoa uztartuta, https://www.youtube.com/watch?v=bxjEEcMNP8Y
 

ikastola 222
2017 Otsaila
222