Nafarroako Ikastolen Elkarteko Sariak
Aingeru Epaltzak jaso du
euskaltzaleak, idazleak eta ikastolen lagunak
Euskal literaturari lotuta duen ibilbidea aitortu eta saritzeko helburuarekin.
NIEk 2016ko saria Aingeru Epaltzari eman dio, euskal literaturari lotuta duen ibilbidea aitortu eta saritzeko helburuarekin. Izan ere, ibilbide horri esker, haurrek, gazteek eta helduek idazlearen sorkuntzaz eta historiaz gozatzeko aukera baitute, era didaktikoan hurbiltzen baitzaio irakurleari; horregatik eta beste gauza askogatik egin zaio gorazarre. Aingeru euskal itzultzailea ere bada, kategorikoa, hizkuntza irakurketan errazten duena. Eta bereziki ikastolen lagun handia da, inkondizionala, Nafarroako ikastolen alde lan mardula egindakoa. 1997tik 2002ra lehendakaria izan zen, Miguel Sanz eta Javier Marcoteguiren garaian, garai estua eta zaila izan zena ikastolentzat. Baina Aingeruk bere ahalegin eta ekarpenarekin arrastoa utzi zuen, eta hori da bihotzez eskertu zaiona.
Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE), irabazi-asmorik gabeko ekimen sozialeko kooperatiba izaki bere helburuen artean ditu euskara eta euskal kultura sustatzea, kultura unibertsala bultzakatzea, biak hezkuntza- eta gizarte- garapenari lotuta, jarduera artistikoak eta/edo kulturalak garatuz. Horiek horrela, NIEn urtero, alor ezberdinetako lagunak edo erakundeak saritzen dira, bere izatearen garai ezberdinetan zehar ikastolen mugimenduari egindako ekarpenarengatik, arlo linguistikoan, zientifikoan, informatiboan edo/eta kulturalean. NIEk 2016ko saria Aingeru Epaltzari eman dio, euskal literaturari lotuta egindako ibilbidea aitortu eta saritzeko helburuaz. Izan ere, ibilbide horri esker haurrek, gazteek eta helduek idazlearen sorkuntzaz eta historiaz gozatzeko aukera baitute. Gainera, horiek guztiak era didaktikoan hurbiltzen dizkie gure ikasleei, bere sorkuntza-prozesuan zuzeneko sarbidea izateko posibilitatea emanez.
AINGERU EPALTZA an Iruñean sortu zen. Kazetaritzan lizentziatua hainbat urtez kazetari lanetan ibili zen, besteak beste Deia-n eta Euskaldunon Egunkarian. Egun, euskarazko itzultzailea da Nafarroako Gobernuan, eta lankidetzan jarraitzen du Diario de Noticias-en eta Argian. Bere lehenbiziko idazlanak argitaratu ziren Iruñeko Auzolan liburu dendarekin batera sortutako literatura aldizkarian, 1984 eta 1989 bitartean. 1990ean Rikardo Arregi Saria irabazi zuen, Kazetaritza atalean. Literaturan, hainbat genero landu ditu, hala nola, antzerkia, poemak eta saiakera, baina narratiban eta nobelan bere lana nabarmentzen da helduei zein haur eta gazteei begira. Bere liburuetan Euskal Herriko historiaz aritzen da eta, bereziki, Nafarroako historiaz; baita egoera sozio-politikoaz ere. 1985ean Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako Literatur Saria lortu zuen Sasiak ere begiak baditik argitaratuz.
1991. urtean, Xalbador Saria irabazi zuen Ur uherrak liburuarekin, eta 1997ko Euskadi Saria Tigrea ehizan liburuarekin.
Bibliografia
*Saiakera
Bezperaren bezpera (Pamiela, 2007)
Narratiba Garretatik erauzitakoak (Elkar, 1989)
Lasto sua (Albernania, 2005)
Nobela Sasiak ere begiak baditik (Elkar, 1986)
Ur Uherrak (Pamiela, 1993)
Tigrea ehizan (Elkar, 1997)
Rock’n’roll (Elkar-EEF, 2000)
Mailuaren odola – Erresuma eta Fedea I (Elkar, 2006)
Izan bainintzen Nafarroako errege – Erresuma eta Fedea II (Elkar, 2009)
Gure Jerusalem galdua – Erresuma eta Fedea III (Elkar, 2013)
*Haur eta Gazte Literatura
Lur zabaletan (Pamiela, 1994)
Sorginkerien liburua: Katalin Kattalin-Xorgin bilakatu zenekoa (Pamiela, 1998)
Baloika (Pamiela, 2000)
Urtegijauna (Pamiela, 2002)