IKASTOLA 222 > ikastolak > Ohiko formak aztertuz eta autokontrola landuz

San Bizente Ikastola, Oion

Ohiko formak aztertuz eta autokontrola landuz

Errespetuzko harremanak nahi ditugu

Ohiko harremanetarako forma batzuk ez ditugu errepikatu nahi. 

Genero arazoen azterketa egin dugunez ikastolan, jendartean loturiko ohiturak eta arazoak aztertu ditugu (indarkeria, matxismoa, LGTBak gutxietsi). Horren ondorioz, ikasle eta irakasleak martxan jarri gara horren kontzientzia handitzeko. Hezkidetza proiektuaren ildoari jarraituz, irakasleriaren sentsibilizaziorako aditu baten eskutik prestatu ditugu jardunaldi batzuk. Ikasleok prest gaude neskak gure jabetzearen alde egiteko, eta mutilak maskulinotasun eredu berriak aurkitu eta eraikitzeko. Errespetuzko harremanak nahi ditugu gure artean, gure emozioak partekatuz eta landuz.

Ohiko harremanetako forma batzuk ez ditugu errepikatu nahi; mindfullness eta beste hainbat tresnaren bidez ari gara ikasten nork bere autokontrola nola landu.

ikastola 222
2017 Otsaila
222