IKASTOLA 222 > ikastolak > Atsegin dugu familia gela barruan sartzea

Ibaialde Ikastola, Lodosa

Atsegin dugu familia gela barruan sartzea

Eskerrik asko, Ainhoa

Haur Hezkuntzan giza-gorputza lantzen ari gara.

Konbentzituta gaude hezkuntzan ikasgela bat irakasle bat baino askoz gehiago dela, denok baitaukagu zer ikasi eta zer irakatsi; horregatik familiek ere hartzen dute parte gure ikastolako geletan. Haur Hezkuntzan giza-gorputza lantzen ari garenez, oraingoan Ainhoa Espinosa ama eta fisioterapeutak haurrentzako masaje tailerra eskaini digu. Zeinen ongi pasa dugun!

ikastola 222
2017 Otsaila
222