IKASTOLA 220 > ikastolak > Fatxada margotu dute Eider Eibarren laguntzarekin

Garces de los Faios Ikastola - Tafalla

Fatxada margotu dute Eider Eibarren laguntzarekin

Edurne Arambilet LHko tutorearen inplikazioaz

Eta bide batez, ikasgela ordutan, ilustratzaile lanak zer diren ere ezagutu dute ikasleek

Umeak egunero sartzen diren ateko fatxada berritzeko zegoenez, Edurne Arambilet LHko tutorea Eider Eibar lagunarekin berriro ere harremanetan ipini eta martxan jarri ziren. Juntaren baimena eskuratu zuten, gurasoen laguntza, aldamioak lortu, pintura erosi eta aste osoa eman dute horretara. Kanpoko pintaketa helduen esku gelditu da eta egina dago. Eiderrek pertsonaiak sortu ditu ikastolak maite dituen gaiak kontutan hartuta: irakurketa, euskara, musika, artea eta mitologia. LHko ume guztiak ere  inplikatu dituzte, pertsonaiak sortu jokoen bidez, eta horiek margotzen jarraitzen dute barruko paretak ere apaindu nahi dituztelako.

Eta bide batez, ikasgela ordutan, ilustratzaile lanak zer diren ere ezagutu dute ikasleek, Arte Ederrak ikasitako aipaturiko bi profesionalekin: Eiderrekin eta Edurnerekin. Elkarrekin lanean jarraitzeko asmotan dira!

 

ikastola 220
2016 Urria
220