Erentzun Ikastola - Viana
Gazte aterpea zabalik ikastolan
Alokairuan hartzen da
Ondoren pedagogian inbertitzeko
Ikastolaren atzeko eraikinean egokitu dute auzolanean egindako aterpe berezia, familiak eta ingurukoak lanean inplikatuta. Lehen aldiz erabili da pasa den udan Arizmendiko ikasleekin eta Andoaingo Lasallekoekin, hezkuntzarekin lotu nahi dutelako espazioa eta ez erromesekin. Hirurogeita bi ohe ditu, komun eta dutxak, proiekzioetarako aretoa, erabil anitzetarako beste gela handia, jangela, patioa eta abar. Udan udal zerbitzuak erabiltzeko aukera ere eskaintzen du, hau da, igerilekuk, txirristak… eta urtean zehar, edozein eskolatik interesatuta izanez gero Vianako herri ikusgarria ezagutzeko ematen du, hango parajeak, historia eta abar. Klima ere oso ona du, eta aldaketa horiek osasuntsuak dira.
Gaurko mezua da zabalik dagoela! Alokairuan hartzen da, ikastolarentzat diru sarrera izango den iturri, ondoren pedagogian inbertitzeko.