Paz de Ziganda Ikastola - Atarrabia
Ikasleak inplikatu eta kohesioa sortu gela barruan
Chema Avilesekin dabiltza harremanetan
Chema Avilesekin, Valladolideko Unibertsitateko irakaslearekin
Chema Avilesekin, Valladolideko Unibertsitateko irakaslearekin, daude harremanetan, interesgarritzat dutelako DBH ikasleak aktibatzeko markatzen dituen norabideak, estrategiak eta dinamika ezberdinak. Jazarpenaren kontra eta elkarbizitza proiektu orokor baten markoan proposatzen du gida moduko bat, ikastetxe batek jorratu beharreko 26 punturekin. Irailean saioa izan dute berarekin, gida hori erabiliz ikastolaren auto-diagnostikorako, xedea baita elkarbizitza sano eta sendoa eraikitzen jarraitzea ikastolako eragile guztien artean. Formazioa behar da, prebentzioa eta baliabideak. KiVarekin erabat lerrokatuta dago, Golden 5ekin ere bai, eta ikasleen aktibatze ikuspegia oso aberatsa baita.