IKASTOLA 220 > ikastolak > Eraikin berria estreinatuta

Itxaropena Ikastola - Trapagaran

Eraikin berria estreinatuta

Aitor Elordui izan da arkitektoa

Bikain Etxea eraikitzailea

Duela hamar urte ikastolako Plan Estrategikoan hartutako erabakiaren ondorioa da eraikin berria, orduantxe erabaki baitzen apustua egitea eta bigarren lerroa zabaltzea. 2009an, leku faltagatik, lehen obra egin zuten. Hori ordaintzeko 2012an antolatutako Ibilaldiak aukera eman zien banketxetako kreditu berriari ateak zabaltzea eta, ondorioz, bigarren obran sartzea. Urrian inauguratu dute eraikin berria. Bi solairukoa da. Lehena dagoeneko guztiz hornitua, eta kanpokoa ere bukatuta. Bigarren solairua oraingoz hutsik utziko dute, 2019rako osatuko baita bigarren lerro osoa, 0tik hasi eta DBH 4.mailaraino. Gaur egun 550 ikasle ditu ikastolak Zorrozatik hasi eta Sopuertaraino.

Aitor Elordui izan du arkitekto, eta Bikain Etxea izan da eraikitzailea. Obra azkar eta oso ongi egin da, epeak eta xedeak ongi bideratuta.

ikastola 220
2016 Urria
220