IKASTOLA 220 > ikastolak > Urrezko Arbola, pregoian, herriko jaietan

Urretxu - Zumarraga Ikastola

Urrezko Arbola, pregoian, herriko jaietan

Udaletxeko balkoitik

Urrezko Arbola abestia kantatu da.

Iraileko jaietan gertatu da Udaletxeko balkoitik irakurri eta herri guztiak Urrezko Arbola abestia kantatu du, izan ere 50 urte beteko ditu ikastolak hilabete honetan. 1966ko urrian sortu baitzen, gainontzeko ikastola guztiak bezala, ilegalean. Herri honen eskola izateko xedearekin, guraso eta herritarren ametsak etorkizun oparoa izan du orduz geroztik eta, hasierak gogoratuta, ospatzeko garaia da. Haserako hazia / erne zen bezala, // etengabe berritzen / dugu guk azala. Gorka Ojangurenek jarri ditu hitzak “Zuhaitzak, ikastola bezala, etengabe hazi eta berritzen dira eta fruituak ematen dituzte. Urrezkoa dela diot, hitz horrek Urretxu eta Zumarraga izenen letrak hartzen dituelako”. Esker on hitzak izan ziren gehien erabili zirenak ospakizun berezian.

ikastola 220
2016 Urria
220