IKASTOLA 220 > ikastolak > GLISS Eguneko XIV.edizioa jada Angelun

Seaska - Iparraldeko ikastolak

GLISS Eguneko XIV.edizioa jada Angelun

Aisialdia

Seaskak antolatuta, Zaldunen hondartzan kokatu da

Seaskak antolatuta, Zaldunen hondartzan kokatu da, hogei bat elkartek parte hartu dute lehiaketak, erakustaldiak eta lehen ikaspenak egiten. Helburu zehatza: lerra kirolak ere euskal kirolak direla aldarrikatzea, eta aisialdietan euskararen erabilpena bultzatzea. Ez da gutxi!
Tranpolina & indoboard jokoak haurrentzat, surf-arekin batera salbamendua, paddel, hip hop eta capoeia, skimboard tailerra egurrezko tauletan, kenpo kai erakustaldia, euskarazko Yoga, roller eta trotineta ikastaldiak, dohako Shiatsu masaiak, FRIKUN taldea (afro beat & biguine) eta PAULINE & JULIETTE folk bikotearen kontzertuak, eta txalaparta ikastaldia. Berrikuntza ugari aurtengo edizioan. Eguraldiak lagunduta arrakastatsua izan da aurtengoa ere!!

 

ikastola 220
2016 Urria
220