IKASTOLA 220 > ikastolak > Berrogeita hamar urte bete

Bihotz Gaztea Ikastola - Santurtzi

Berrogeita hamar urte bete

eta ilusioz lanean jarraitzeko prest!

Tango zaharrak bazioen 20 urte ez da ezer… baina bada zerbait, bai.

Tango zaharrak bazioen “20 urte ez da ezer…” baina bada zerbait, bai, eta berrogeita hamar askoz gehiago, nahiz eta oraindik gazte mantendu, bizitzeko ilusioa eta grina eduki, borrokatzen jarraitzeko kemena izan. Horixe gertatzen ari zaio Santurtziko ikastolari, aurrera jarraitzeko prest dagoela jakin badakielako Ezker aldeko euskalduntze prozesuan mugarri garrantzitsua dela Bihotz Gaztea, beti Bihotz eta beti Gazte. Aurten berrogeita hamar urte urreneko aitzakia hartuta ospakizunez ospakizun dabil batetik bestera, eta azken boladan gelditu gabe, zinez datak merezi duelako geldi une bat egiteko, izan direnak gogoratzeko eta izango direnak animatzeko. Ikastola herriak sortutakoa da, eta herriari zor zaio gorazarre egitea. Hainbat eta hainbat ekitaldi gogoangarri sortu du programa luzea bete artean (urteurrenaren leloa sortzeko kanpaina, logoak, altxorraren bila jolasa, bideoak, hitzaldiak, kontzertuak, eta beste). Gailurrera iritsi dira ekitaldi nagusiarekin Santurtziko Serantes Kultur Aretoan gauzatu dena, urriaren 15ean. Zorionak ikastola komunitate handiari jarrai dezazuen urte askotarako txapela buruan izanik!!

ikastola 220
2016 Urria
220
Artikuluaren itzulpena: