Ikastolen Elkarteko BiziJolas egitasmoa
Bardeetako Txirrindula Orientazio Martxan 300 ikasle batera
EHIren Bizi Jolas lantaldea da
DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak izan dira, hain zuzen, San Nikolas, Assa, Paz de Ziganda, Iñigo Aritza, Andra Mari, Labiaga eta Errobiko ikastoletako gazteak. Topaketa batean elkarrekin hartu dute parte ikastolan landutakoari bukaera ederra emateko xedearekin. Eta guztia hori urtean zehar Gorputz Heziketa orduetan landutakoari jarraituz, Bardeetako espazio zoragarrian kokatuta, beste ikastoletako kideekin gozatzeko, bizitzeko eta sentitzeko aukera izan baitute. Hori horrela, Euskal Herria ezagutuz, harremanak indartu dituzte eta emozioak bizi arazi.
Eduki hauek landu dituzte: txirrindularitza; euskalkiak; eta transhumanziaren ezagutzak. EHIren BiziJolas lantaldea eta Gorputz Heziketako irakasleen artean adostuta izan da.
Helburuak hauek izan dira:
1- Naturarekin harreman naturala izaten lortzea eta nola ez, hau bera errespetatzea.
2- Aisialdirako eredu berri bat ikasleei aurkeztea; emozioez beteriko jarduera bat bizitzea.
3- Ikasleen emozioak aztertzeko, ebaluatzeko, jarduera oso egokia da.
4- Ikasleen bizi kalitatea hobetzea eta jarduera fisikoa bera haien aisialdian txertatzea.
5- Txirrindularen erabilera aukerak ezagutzea.
6- Inguru natural batean bizitzen jakitea.
7- Egoera ezezagunak biziarazi, ziurgabetasunaren lanketa hezitzailea bultzatea, beste herrialdeetako ikasleekin harremanetan egotea, euskaraz jardutea, ikastolatik kanpo jardueratan parte hartzea, era ludikoan jardutea eta Euskal Herriko basamortu bakarra ezagutzea.
Proiektuari itxiera emanez, ikastola partaide guztiek hainbat jarduera bizitzeko aukera izan dute maiatzaren 12 eta 13an Fontellas, Tutera eta Bardeetan zehar.
Maiatzaren 12a, ostegunarekin:
16:15 (Tuterako udaletxea. Udaletxean harrera).
16:45-17:30 (Foruen Plazaren gibelean, Queiles Pasealekuan Tutera) Elkar ezagutzarako jolas kooperatiboak.
17:30-19:00 (Tuterako inguruan eta alde zaharra); ginkana eta orientazio proba batzuk.
20:00 ( Argia Ikastola, Fontellas); afaria eta karaokea + mozorroak
23:00 (300 ikaslek Argia Ikastolan lo egin dute)
Maiatzaren 13a, ostiralarekin:
9:30 (Monumento al pastor-en, Bardeak) Ongietorria.
10:00-14:00 / 20 ikasleko 15 talde ezberdinetan, bizikletarekin 30 km egin dituzte. Monumento al Pastorretik El Yugo amabirjinaraino.
14:30 Herri bazkaria El Yugo aterpetxean (Ogi apurrak, txistorra eta patata tortila)