Orereta Ikastola, Errenteria
Bizikidetzarako zubiak eraikitzen Euskal Herrian eta Boisen
Zubiak eraiki dira!
Gernikaren bonbardeaketaren urtemugaren inguruan sortu dugun ekimena da.
Batetik, Gernikaren bonbardaketaren urtemugaren inguruan sortu duten ekimena da, zeinetan bizikidetzarako eta hiritartasun demokratiko, aktibo eta arduratsurako hezkuntza sustatzea izan duen helburu, justizian, tolerantzian, errespetuan eta elkartasunean oinarrituta. Hiru eguneko egitaraua antolatu du, ekitaldiz josia, non partaidetza handia lortu den. |Bestetik, Euskal Herritik kanpo dagoen ikastola bakarrarekin, Boisekoarekin, zubi berri bat eraiki dute, egitasmo bat martxan jarriz, hilabetero bideo-trukez gauzatuko dena. Horri esker hango umeek hemengo berri izango dute, euskaraz hitz egiteko ateak zabalduz, eta elkarren berri izanez. Zubiak eraiki dira!
Oreretako ikastolan sortu ditugun bi egitasmoren berri eman nahi dizuegu lerro hauen bidez. Batetik, apirilaren 24-25 eta 26an antulatutako “Bizikidetzarako zubiak eraikitzen” ekimena; eta bestetik, Euskal Herritik kanpo dagoen ikastola bakarrarekin, Boisekoarekin, adostu dugun harremana hilabetero gauzatuko dena.
* ZER DA “BIZIKIDETZAREKO ZUBIAK ERAIKIZ” egistamoa?
Gernikaren bonbardeaketaren urtemugaren inguruan sortu dugun ekimena da, zeinetan bizikidetzarako eta hiritartasun demokratiko, aktibo eta arduratsurako hezkuntza sustatzea izan duen helburu, justizian, tolerantzian, errespetuan eta elkartasunean oinarrituta
Bizikidetzarako zubiak eraikitzen ari gara lau zutabe nagusitan. Zubiak lantzen Orereta Ikastola osatzen dugunon artean, hau da ikasleon, irakasleon, bestelako langileon, gurasoon eta bazkideon artean. Zubiak ere irekitzen lurralde ezberdinetako ikastolen artean. Baita zubiak ere ibiltzen iraganen eta etorkizunaren artean; eta, nola ez, Orereta Ikastolaren eta Orereta-Errenteria herriaren artean.
Hori horrela, hiru eguneko egitaraua antolatu dugu apirilaren 24tik 26ra bitartean, Gernikaren bonbardeaketa gogoratuz.
Apirilaren 24an, igandearekin, Errenteria Hiria Kulturguneko Areto Nagusian Lankidetza Hitzarmena sinatu genuen Oreretako Ikastolak, Ziburuko Kaskaroteneak, Hendaiako Gure Ikastolak eta Biriatukoak. Lau ikastola horietako lehendakariek bertan izanik, Eider Rdriguez idazleak irakurri zuen ekitaldirako prestatutako idazkia. Dantzariek Agurra dantzatu zuten, eta ikasleek osatutako koroak abestu.
Biharamonean, 25ean, Reyna aretoan, “Eman bidea bizikidetzari” mahai-ingurua antolatu genuen Xabier Oleaga kazetariak zuzenduta: aurrenekoa Rif-eko gerraren ingurukoa, bigarrena Mikel Zabaletarekin Gerra Zibilaren ingurukoa; eta, hirugarrena, Eli Perez Gaztelurekin Koldo Mitxelena eta gerra zibila. Guztiak ere bizikidetzaren eraginaren ikuspegitik eginak. Ondoren Joseba Tapia eta Arkaitz Miner musikariak aritu ziren; eta, amaieran, aitortza egin zitzaien garaiko hainbat errenteriarrei Peio Etxeberria, Koldo Mitxelena, eta beste pertsona batzuri.
Azken egunean, 26an, Gernikako bonbardeaketaren urteurrenean, arratsaldeko 15:00etan adin guztitako ikasleek herriko plazak hartu zituzten, munduan zehar bonbardatuak izan ziren zazpi herri gogoratzeko. Plaza horietako bakoitzean, ikasleek gerraren bidegabekeria gogoratu zuten hitzen, musikaren eta dantzaren bidez. Amaieran elkartu ziren guztiak Koldo Mitxelena plazan elkarrekin kantatzeko eta dantzatzeko. Ekitaldiaren azken zati hori iluntzean errepikatu zen, toki berean, Errenteriko Musika Banda, dantzariak eta koru herrikoiak bertan zirela, herriko kultur eragileekin batera antolatutako saioan. Ttanta txiki askoz osatutako olatu handia sortu genuen!
BOISEKO IKASTOLAREKIN ERE ZUBIA ERAIKITZEN
* BOISE – ORERETA “ELKARLAN PROIEKTUA”
Boiseko Ikastola Euskal Herritik kanpo dagoen ikastola bakarra da, eta 1998ko urrian ireki zituen ateak. Guraso eta hezitzaile talde batek, beren euskal jatorriaz harro eta euren umeek eta ondorengo belaunaldiek euskara ikasteko aukera eskaini nahian, amets hori errealitate bihurtu zuen ikerketa ordu askoren ondoren.
Boiseko Ikastolako haurrek duten euskara maila nahiko baxua da kontuan hartuta euskaldunen bigarren, hirugarren edota laugarren belaunaldia direla. Nahiz eta hizkuntza ikasteko ahalegin handia egiten duten, zaila egiten zaie, egunerokotasunean harremanik ez duten hizkuntza bat ikastea. Egoera hau ikusirik erabaki genuen proiektu bat bultzatzea, guztiontzat interesagarria bilakatuko den proiektu bat sortzea, Orereta ikastola Boiseko ikastolarekin batera elkarlana sustatzea, aprobetxatuz gurekin lanean aritu den irakasle bat han bertan dagoela.
Bi ikastolentzat onuragarria izango den arren, bi helburu desberdin ditugu ikastola bakoitzean. Boiseko haurrek euskara, euskalduntasuna, euskal kultura, ospakizun desberdinak eta gure ohiturak ezagutzeko aukera izango dute. Orereta ikastolako haurrek berriz, Euskal Herritik kanpo euskal komunitateak ere badaudela jakiteko eta ezagutzeko aukera izango dute eta, era berean, beste haurrek euskara eta euskalduntasunarekiko duten interesa ikusirik, beraien motibazioa handitzea espero dugu.
Proiektua aurrera eramateko tresna bideoa izango da. Hilabetero bideo trukaketa egingo dugu, zeni esker Orereta Ikastolako ikasleak eta Boiseko Ikastolako haurrak elkar ezagutzeko aukera izango duten, euskaraz hitz egiteko, beste ikastolak ezagutzeko; egiten ditugun jai eta ospakizunak erakusteko eta ezagutarazteko baliatuko ditugu gure kulturaren ezagupena aberasteko.