IKASTOLA 219 > ikastolak > Gonbidatuak izan dira KeyColab aurkeztera

Nafarroako Ikastolak - NIE

Gonbidatuak izan dira KeyColab aurkeztera

Key Competences in Primary School Education

Europako Batzordeak antolatuta,130 herrialde ezberdinetako hezkuntza arduradun eta aditu elkartu dira Bruselan. Nafarroako ikastolak Key Competences in Primary School Education proiektua aurkeztera joan dira, eta ikastoletan diseinatutako eta ezarritako ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzeko hezkuntza-ingeniaritzak, interes izugarria sortu diete gerturatutako hezkuntza-erakundeei; halako interesa non bisitan etortzekoak diren. Aipatutako eremu horretan proposatzen dira XXI. mendeko konpetentziak garatzeko metodologia berri.

Hezkuntza-konferentziaren ondorioetan laburbildu ahal da Nafarroako ikastolen proposamena bereziki interesgarria suertatu dela, eta hainbat herrialdetako ikastetxek euren interesa erakutsi dutela hemengo metodologia ezagutzeko, geletako praktikak zuzenean ikusteko.

Europako Batzordeak antolatutako Hezkuntza-konferentziaren gaiak “inklusioa” izan du ardatz nagusi. Bertan Europako herrialde ezberdinetako 130 hezkuntza arduradun eta adituk hartu dute parte, Europako Schoolnet-KEYCONET- hezkuntza sareak koordinatuta, zeinean Nafarroako Ikastolen Elkartea partaidea den.

Nafarroako Ikastolen Elkartea (NIE) KEYCOLAB (Key Competences in Primary School Education) proiektua aurkeztera gonbidatua izan zen. KEYCOLAB ERASMUS+ Europar Batasuneko programarekin finantziatutako proiektua da. Aurkezpenerako NIEk azalpen-poster bat eta hainbat esku-orri informatiboak prestatu zituen.

Konferentzia Apirilean ospatu zen, 11tik 13ra bitartean, Bruselan. Nafarroako Ikastolen Elkarteaz gain, honako beste erakunde hauek ere izan ziren gonbidatuak: Ben Murrau (NCCA, Ireland): Key Skills approach in Ireland; Kath Grant (ASDAN, UK): Key Skills approach in the UK (ASDAN approach); Valentina Pommato eta Elisa Briga (EEE-YFU and EFIL): Developing young peoples’ intercultural competence; Laura Vettriano (Learning Community, Italy): TASK project (pupils’ self-assessment of key competences).

Nafarroako ikastoletan diseinatutako eta ezarritako ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzeko hezkuntza-ingeniaritzak interes handia sortu zuen bertaratutakoen artean. Izan ere, une honetan Europako politiken helburuentzako lehentasunezkoa eta inportantea den lan-eremuarekin bat egiten baitu (Gogoratu Lisboako tratatua, 2006ko Europako Parlamentuaren aholkuak, 2020ko Europako estrategia, 2012ko Euridyce txostena, ea abar). Aipatutako eremu horretan proposatzen dira XXI. mendeko konpetentziak garatzeko metodologia berriak.

2008an hasi zen Nafarroako Ikastolen Elkartea erronka horri erantzuteko estrategi berriak aurrera eramaten, BLOK izeneko egitasmoaren bitartez, hain zuzen, hiritarrek XXI. mendeko konpetentziak gara ditzaten. BLOK horren markoan, urtez urte eta era koherente eta iraunkorrean, proiektu berriak garatzen joan gara. Une honetan, Nafarroako ikastoletan 2.885 ikasle baino gehiagok, 150 irakasle prestatuekin, 84 proiektu ezberdinetan murgilduta daude, esan bezala, XXI. mendeko konpetentziak garatzeko.

NIEk lidergoa duen KEYCOLAB proiektuan, hauek dira europar kideak: Turku-ko Unibertsitatea (Finlandia), Erresuma Batuko lehen Hezkuntzako Elkarte Nazionala (Erresuma Batua), Anbereseko “Antigon” Eskola Taldea (Flandes, Bélgica), Banat Eskualdeko Irakasle Asoziazioa (Errumania), Iniciativas Innovadoras (Iruñea-Nafarroa).

KEYCOLAB proiektua ezaguna da hemen eta gure mugatik at, geletan ezartzen den proiekturako irakasleei begirako prestakuntza metodologia plana izateagatik. Plan honek ikasleentzako planteamendu argia eta zehatza eskaintzen baitu. Horrela, ikasleei egoera berezietan eta hainbat arlo ezberdinetan jasotako ezagutzak eta prozedurak, eremu akademikotik haratago, erabiltzeko aukerak eskaintzen zaizkielako.

Hezkuntza-konferentziaren ondorioetan laburbildu ahal da Nafarroako ikastolen proposamena bereziki interesgarria suertatu dela, eta hainbat herrialdetako ikastetxek euren interesa erakutsi dutela hemengo metodologia ezagutzeko, geletako praktikak zuzenean ikusteko.

 

ikastola 219
2016 Ekaina
219