Debagoineako ikastolak, Bergara
"Euskal Giroan jolasten” egitasmoan, 266 ikasle 15-16 urtekoak
Ikaslearen inguru soziokulturaletik abiatuz
“Euskal jolas eta jokoak ezagutu, horien gizarte eta kultur esanahiaz jabetu, egoki egiten saiatu, emozioak eta sentipenak ulertu eta adierazi” testua jasota dago Ikastolen oinarrizko curriculumean. Oñatin aurten proposatu den eskualde mailako “Euskal Giroan Jolasten” ekimena saiakera bat izan da, Debagoienako ikaslearen ingurune soziokulturalean abiatuz, bizi duen ingurune hori modu aberatsean ulertu, interpretatu eta integratzeko. Zazpi helburu nagusi ditu, 6-7 ikasleko talde mistoak, kapitain eta guzti. Aurretik gelan landu beharrekoen plan guztia, zehaztuta. Emaitza, zoragarria.
Arizmendi, Txantxiku eta Aranzadi ikastolak antolatzen dute eta urtez urte bailarako herriak txandakatuz joango dira. Iaz Arrasaten, aurten Oñatin eta datorren urtean Bergaran ospatuko da. Euskal jolas eta jokoak ezagutu, horien gizarte eta kultur esanahiaz jabetu, egoki egiten saiatu, emozioak eta sentipenak ulertu eta adierazi” jasota dago Ikastolen oinarrizko curriculumean. Oñatin aurten proposatu den eskualde mailako “Euskal Giroan Jolasten” ekimena saiakera bat izan da, Debagoienako ikaslearen ingurune soziokulturalean abiatuz, bizi duen ingurune hori modu aberatsean ulertu, interpretatu eta integratzeko. Zazpi helburu nagusi, 6-7 ikasleko talde mistoak, kapitaina eta guzti. Aurretik gelan landu beharrekoak, plan osoa zehaztuta. Emaitza, zoragarria.
HELBURUAK hauek izan dira: Bat, Debagoienako ikastolen arteko harremana sendotzea.
Bi, Debagoienako adin berdineko ikasleek beraien artean jolasteko gai izatea. Hiru, Euskal kulturako, bereziki Debagoienako, ohitura, joko eta jolasak ezagutu eta hauekin gozatzea. Lau, gelan landutakoa plazaratzea. Bost, ikasleen autonomia lantzea. Sei, txapelketa ezberdinetan parte hartze aktiboa izatea. Eta, zazpigarren helburua, gelakideen arteko harremanak hobetzea sortu daitezkeen arazoei modu aktiboan aurre egitea.
Debagoienako ikastolek hartu dute parte. Arizmenditik, 193 ikasle. Gaztelupetik, 124 ikasle: Almendik, 69. Txantxikutik, 47 ikasle. Aranzadi ikastolatik: 26. Guztira 266 ikasle bildu dira. Taldeak mistoak izan dira, 6-7 ikasleko, bat kapitaina izendatuta. Talde bakoitzak bere herriko auzo baten izena izan du eta bere izenarekin loturiko armarria sortu du. Taldekide guztiek zerbait berdina eraman beharko dute besteengandik bereizteko (izan zapi, kamiseta, aurpegia margotuta, nahi izan dena).
Taldeen autonomia bermatzeko talde bakoitzeko kapitain bat dago. Kapitainaren eginkizunak ondo zehaztuta daude eta bera izango da taldeko gidaria (hartara berak izango du egitaraua, mapa, txokoen banaketa eta abar). Guztira 40 talde osatu dira.
Herri kirolatan: sokatira, saku lasterketa, txingak, lokotsak … Giza frogatan: jolas endemikoak, memoria jolasa… Euskal joko-jolasetan: toka, 3 txirlo, punteria jolasa (frisbee), soka saltoa taldeka, txapak. Euskal pilotan: eskukoa, pala eta zesta.
EGITARAUA ere orduz ordu osatuta egon da.
9:00 Desfilea eta plazan ilaratan kokatu.
9:15 Musika jarri eta dantzatu ¨zazpi jauzi¨
9:30 ean bakoitza bere gunera.
9:45: Gune bakoitzean hasiera.
1.gunea: 50 minutu. 10:00-10:50 + 5 minutu desplazamendua
2.gunea: 10:55-11:45 eta 11:45-12:05 Hamarretakoa + 5 minutu desplazamendua
3.gunea: 12:10-13:00 + 5 minutu desplazamendua
4.gunea: 13:05-13: 55 + 5 minutu desplazamendua
Amaiera plazan: 14:00- 14:30 Amaierako ekitaldia: Dantza ,¨borobila¨ denok eta
gune bakoitzeko bertso bat. Horretarako gune bakoitzeko bertsoa aukeratzeko barne
txapelketa antzekoa egin dugu bizikidetzan.
Gelan barruan landu beharrekoak ere zehaztu dira.
Euskal pilota eta pala. Joko-jolas tradizionalak. Joko jolasen araudia. Euskal dantzak (zazpi jauzi, borobila). Herri ezberdinetako historia, ohitura, kondaira, hitzak, berezitasun….…
Talde bakoitzeko armarria sortu (bandera edo kartela) Bertso edo poema sortu (ikastetxeko bat aukeratzeko). Eguneko antolaketa eta dokumentazioa ezagutu eta bereganatu.
Ikasleek izan behar duten jarrera landu (Autonomia, jarrera taldekideen artean, aurkariekiko, monitoreekiko,materialarekiko…)
Emaitza zoragarria izan da! Datorren urtean berriz parte hartzeko irrikian. Gora Debagoienako ikastolak; gora gure ikasleak!!!!