IKASTOLA 219 > ikastolak > “Artearen Hazia” Aresketa Ikastolako artisten erakusketa Amurriotik Agurainer

Aresketa Ikastola, Amurrio

“Artearen Hazia” Aresketa Ikastolako artisten erakusketa Amurriotik Agurainer

Araba Euskarazi egindako ekarpena

Ikastetxe batean pertsonak hazi egiten dira, bere dimentsio guztietan.

Ondoren, Agurainera eraman dute Araba Euskarazi ekarpen artistikoa egiteko asmoz, artea eta kultura gizarte kolektibitatearen ardatz bihurtuta. Izan ere “Artearen hazia erein eta laboratzea ezinbestekoa daukagu gaur egun, gure kreatibitatearen  erakusgai delako, eta gure ikusmirak eta kulturarenak garatu eta hedatzen dituelako” idatzi du ikasle-ohia, eta egun ama den A. Larrinaga Cuadrak.

Artearen arlo desberdinetara euren jardun profesionala zuzendu nahi izan duten hamabi ikasle-ohiren lanek, egun ikastolan ikasten diharduten hamazazpi ikasleren margolan eta eskulturek baita ikastolako hiru langilek egindako eskultura eta argazkiek osatzen dute Amurrioko Aresketa Ikastolak antolatutako “Artearen Hazia” izeneko erakusketa kolektiboa.   

Erakusketa kolektibo hau Amurrioko La Casonan ikusgai egon eta gero, Agurainera eraman dute, Araba Euskaraz jaiari euren ekarpen artistikoa egiteko asmoz, artea eta kultura gizarte kolektibitatearen ardatz bihurtuta. Izan ere, Andere Larrinaga Cuadrak, ikastolako ikasle-ohia eta gaur egun bertoko ama denak erakusketarako propio prestatutako katalogoaren sarreran dioenez:

“Goi Paleolitiko gizakien lehen adierazpen artistikoen inguruan zenbait ikertzailek esaten dute garaiko pertsonek natura sentitu egiten zutela, eta natura berarekin komunikatzeko nahiak bultzatuta, eta bere sentsazioak komunikatzeko beharrari erantzuteko sortu zela Artea (naturako materialak erabiliz eta formak imitatuz, bai abstraktoki zein figuratiboki).

Horren arabera, Artea betekizun berdinetan dirau gaur egun ere: Artea mundua ulertzeko gizakiok ezinbestekoa daukagun instrumentua da (egia bilatzeko, batzuen aburuan), naturaren edo bizi dugun errealitatearen inguruan hausnarketak egiteko, gure sentipenak adierazteko, joko estetikoak sortzeko...
 

Ikastetxe batean pertsonak hazi egiten dira, bere dimentsio guztietan. Kreatibitatea da, beraz, erabakitasunez eta samurtasunez zaindu beharreko hazia, gizakiaren bizitza osoan gogoz iraun dezan. Eta urteekin, hazi horren loreak ikus daitezke, oraingo honetan bezala: erakusketa honetan Aresketa Ikastolari lotuta egon diren ikasle ohi, gaur eguneko DBHko ikasle, irakasle eta langileen artelanak erakusten dira.

Sortzaileen aniztasunari obrena batzen zaio: instalazioak daude, argazkiak, margoak... Beraiei esker, sormen ahalmenak Aresketa Ikastola bezalako ikastetxe batean izan duen, daukan eta izan dezakeen garapena erakustea da helburu. Artearen hazia erein eta laboratzea ezinbestekoa daukagu gaur egun ere, gure kreatibitatearen erakusgai delako eta gure ikusmirak eta kulturarenak garatu eta hedatzen dituelako. Jarrai dezagun lanean” idatzi du Andere Larrinagak.

Agurainen egon daerakusketa, Araba Euskaraz bukatu bitartean, Zabalarte Aretoan.

Hauek dira parte hartu duten artistak. Den-denak izan dute edo dute lotura Amurriko ikastolarekin.
Aintzane Iturribarria, 27 urte, Aresketa Ikastolako ikasle ohia.
Alberto Torres, 54 urte, irakaslea.
Andoni Diaz, 23 urte, ikasle-ohia.
Bego Guillén, 52 urte, ikastolako idazkaria.
Eider Eguren, 35 urte, ikasle-ohia.
Garazi Ureta, 23 urte, ikasle-ohia.
Iker Txabi Gauna, 24 urte, ikasle-ohia.
Iraia Aspuru, 26 urte, ikasle-ohia.
Irune Izer, 27 urte, ikasle-ohia.
Janire Usategui, 31 urte, ikasle-ohia.
Jon Catalan, 51 urte, ikastolako langilea.
Julen Ussia, 23 urte, ikasle-ohia.
Laura Lopez, 30 urte, ikasle-ohia.
Sheila Garcia, 16 urte, ikasle-ohia.
Unai Velarde, 17 urte, ikasle-ohia.

Eta ondorengo guztiak, oraingo ikasleak dira:
Aritz Ruiz, DBH 1
Izaro Cuadra, DBH 1
Azkune Nuñez, DBH 1
Zuriñe García, DBH 1
Ainhoa Garcia, DBH 2
Ibai Rementeria, DBH 2
Arrate Artetxe, DBH 2
Ekain Usategui, DBH 3
Iraia Uria, DBH 3

Julene Alava, DBH 3

Nagore del Hoyo, DBH 3
Peio Llano, DBH 3

Andrea del Hoyo, DBH 4

Carlota del Hoyo, DBH 4
Katia Dominguez, DBH 4

Sara Fraile, DBH 4

Zelai Llantada, DBH 4
 

ikastola 219
2016 Ekaina
219