Bihotz Gaztea Ikastola, Santurtzin
Rokodromoa eta eskalada ikastolan!
Sekulako arrakasta izaten ari da rokodromoak.
Oraingoan ere asmatu dute!
Santurtziko ikastola saiatzen da beti espazio murritzari irtenbide egokiak topatzen, eta oraingoan ere asmatu dutela jakin dugu. Rokodromo bat eraiki dute bertan espazioari etekina ateratzeko eta, aldi berean, hezkuntzarako tresna paregabea bihurtu dute hainbat arrazoiagatik. Batetik, naturan ere praktikatzen den kirola denez, ikasleek aukera daukatelako eskaladaren zimenduak ikasteko, jarduera fisiko bat eginez. Bestetik, kirol alternatiboa ezagutzeko oinarria dute, ohiko ez den jarduera delako. Eskalada praktikatzeko orduan, segurtasun eta prebentzio arauak zehaztasunez ikasten dituzte; baina, gainera, hainbat kontzeptu eta faktore tekniko ere errealitatean ulertu eta bizi dituzte. Egoera fisikoaren ikuspuntutik eskaladak bermatzen ditu indarra, erresistentzia, malgutasuna eta zaletasun lanketak. Baita oso garrantzitsuak diren baloreak ere: norberaren eta ondokoaren erantzukizun-maila, ahaleginaren gaitasuna, auto-konfiantza eta elkarlana.
Sekulako arrakasta izaten ari da rokodromoa. Hazteko, Gorputz hezkuntzako irakasleek eta jantokiko begiraleek jaso dute eskalada munduan formatzeko ikastaroa, euren klaseetan eta jantoki-ordutan erabiltzearren. Orduz geroztik LHko ikasleak ere ari dira ikasten eta gozatzen, eskaera gero eta handiago izanik. Oraingoan ere asmatu dutelakoan!