IKASTOLA 217 > ikastolak > Obrak eginda, irailean hasiko du DBHko lehen mailarako ibilbidea

Andramendi Ikastola, Beasain

Obrak eginda, irailean hasiko du DBHko lehen mailarako ibilbidea

Urbialde enparantzan

Beasaingo Ikastolak amaitu ditu Urbialde enparantzan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako behar zituen 1.200 metroak, 2010eko Lege Dekretura egokitzeko. 

2015eko udaberrian jaso zuen DBHko behin-behineko baimena. Beasaingo Ikastolak amaitu ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako geletako obrak.  Irailean obrak hasi ziren eta jada beharrezko diren 1.200 metroak obratu dira, 2010eko Lege Dekretura egokitzeko. 2016ko irailean bertan hasiko dira DBHko lehen mailako ikasketak.

Hori ospatzeko festa berezia antolatu zuten Beasaingo Ikastolan. Eguraldiak lagunduta kalejirarekin hasi ziren bazterrak animatzen, erraldoi eta buru-handiak herritik barrenera. Eguerdian, Urbialde enparantzan dantza eta musika ekitaldi bat antolatu zuten, ikastola erakusteko xedearekin. Beasaingo Ikastolak bertan ikasi duten ikasle ohiak gonbidatu zituen, urte guztiotan lagundu dioten beasaindar eta ikastola zale guztiekin batera. Bertan izan ziren EHIko ordezkariak ere, eta Koldo Tellituk hartu zuen hitza Euskal Herriko Ikastolen izenean.

BEASAINGO IKASTOLAren historia labur bat
2014-15ean ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ELK.a eta ERAGINEZ fusionatu egin ziren, eta Oinarrik abalatutako 800.000 €ko mailegu batekin ANDRAMENDIK Urbialde enparantza azpiko lokalak bereganatu zituen, eta behin behineko baimena lortu.

2015-16 ikasturtean obrak burutu ditu eta 2016-2017 ikasturtean Derrigorrezko Hezkuntzako etapa guztiak bere gain izango dituen lerro bakarreko ikastola osatuko du 0tik-16 urtera bitartera.

Orain Beasaingo Ikastolak 283 ikasle ditu, eta 2016-17an 300 ikaslerekin hastea aurreikusten du. Ikastolako langile kopurua ere handitzekotan dago, horiek guztiak berri onak dira ikastola taldearentzat. Zorionak!
 

ikastola 217
2016 Otsaila
217