IKASTOLA 217 > ikastolak > Bruselara deituak izan dira ikastolaren berri emateko, eta txalotuak
Elgoibar Ikastola Europan

Elgoibar Ikastola

Bruselara deituak izan dira ikastolaren berri emateko, eta txalotuak

Google eta ACERek antolatu du “Chromebook Pilot and Professional Development” izeneko Simposiuma

Eta Elgoibar Ikastolak gonbidapena jaso zuen. Bi aldiz izan dira Europako hiri nagusian; Estatutik eskola bakarra izan da. 

EKI proiektua aurkezteko aukera izan dute, eta puntu asko baloratu dizkiete. Hala nola, Ikastolaren zuzendaritzaren gidaritza eta atxikimendua lehen unetik, langileen talde lana, aplikazioaren lehenengo bi urteetan familien aldetik jasotako balorazio baikorra. EKI proiektua bera, ikasmaterialak, liburuak kenduta ari den eskola bakarra, teknologia berrietarako azpiegitura aurreratuak, hiru urtetako formazio saioak profesionalentzat eta familientzat, Chromebook eta beste programen eguneroko erabilera, DBH2ko ikasle bakoitzak bere dispositiboa erostea, ez baita inongo eskolatan horrelakorik egiten; azken puntu honek egitasmoan parte hartu duten beste eskolei interes berezia piztu die. Bidaiek ere onurak ekarri dizkiete: aplikazio teknologiko berriak ikusi eta ikasi dituzte, zalantzak partekatu, blog berria sortu dute Bruselako taldearekin aritzeko, bi bideo konferentziatan parte hartu dute herrialde ezberdinetako 45 pertsonaren aurrean galdera interesgarriei erantzuten, bukaerako txostenean ikastola azalduko da … Elgoibar Ikastola, eta ikastolak, Europan gaude!
 

Google eta ACERek antolatu du Simposiuma Chomebook Pilot and Professional Development” eta Elgoibar Ikastolak gonbidapena jaso zuen. Bruselako gonbidapenean parte hartu dute aplikazio teknologiko ezberdinak eskoletan zabaltzeko; eta aldi berean formazioa jaso dute.

Estatutik gonbidatua izan den eskola bakarra izan da, Holandako beste bi eskolarekin eta Erresuma Batuko beste hirurekin batera. Iazko martxoan eta irailean izan dira, bi eguneko tailer saioetan. Elgoibarko Ikastolan zein egoeratan dagoen aurkezteko aukera izan dute. Hango antolatzaile eta entzuleei gauza asko eman die atentzioa: batetik ikastolako zuzendaritzaren atxikimendua eta gidaritza lehen unetik. Langile eta irakasleen aldetik, talde lana. Gure azpiegiturak oso garatuta ditugulakoan. Familien adostasuna proiektuarekin … “Gure ikastolan DBH2koen familia bakoitzak erosten du dispositiboa eta honek ere atentzioa eman zien, eta horren kudeaketaz interes handia azaldu dute . Galdera ugari izan genituen familien jarrerari buruz eta finantziazioari buruz. Harritu egin ziren liburuak alde batera utziz, Chromebook eta beste aukerak eguneroko tresnak bihurtzea, guretzat hain baliotsu diren tresnak lantzea. Esperientzia oso aberatsa izan da guretzat. Batetik konturatu baikara hemen  aurreratuta gabiltzala beste eskola askorekin alderatuta, bakarrak  baikinen gauza askotan. Europan dagoela gure erreferentzia, eta interes handiarekin jarraitu dutela gure esperientzia. EKI proiektuak oso balorazio ona izan zuen, bertan erakutsitako ariketek ere bai, portadarekin gelditu ziren. Google Plus medio komunitate bat sortu genuen eta bertan ikus daiteke esperientzia honetako partaideok egindako lana (partekatutako  planak, esperientziak, eztabaidak, iritziak eta zailtasunak). Bi bideokonferentzia egin zituen taldeak. Bata itxia, eta bestea irekia. Europako herrialde ezberdinetako 45 pertsonak jarraitu zuten, entzun eta ikusi gintuzten, eta hainbat eta hainbat galderari erantzun genien. Horrek esan nahi du Europan zabalduta dagoela gure ibilbidea. Bidaiek ere onurak ekarri dizkigute ikasteko aukera izan dugulako. Aplikazio mordo bat ikusi eta ikasi ditugu, gure materialarekin eta Chromebook-ekin bat etor daitezkeenak. Gure hainbat zalantzari irtenbide eman diogu, partekatu ditugu, blog berri bat sortzeko hitza eman genuen Bruselako taldearekin aritzeko “Pilot and Professional Development” izenekoa, bideoak sortu genituen, txostena egin … Orain Europak argitaratuko duen  txostenaren zain gaude non gure ikastolako deskribapena egingo diguten. Ohorea izan da guretzat proiektu honetan parte hartzea, eta pozik gaude eman eta jaso dugunarekin!” esan digute Elgoibar Ikastolako arduradunek Miren Arrate Arrieta eta Nuria Revuelta irakasleak.

ikastola 217
2016 Otsaila
217