"Kortsarioen ostatua"
Xabiroi - komiki album berria, dagoeneko zortzigarrena
Dani Fanok eta Guillermo Gonzalezek elkarlanean
Donostiako Aquarium-a izan zen komiki albuma aurkezteko hautaturiko lekua.
Dani Fanok eta Guillermo Gonzalezek elkarlanean egindako lana da Kortsarioen ostatua, eta Ikastolen Elkarteak eta Xabiroi komiki aldizkariak ekoitzi dute. Bi egileek aurkeztu zuten urrian, eta han izan ziren baita ere Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu eta David Zapirain historialari eta komiki-zalea ere.