Pozik dira ikasleak zein gurasoak, LH.4 mailan frantsesa ikasten
Labiaga Ikastola - Bera
Hemen denok dugu lotura Ipar Euskal Herriarekin
Iparraldea bizilagun dugunez, euskara gure solas komuna baldin bada ere, maiz egoerak frantsesez komunikatzera eramanen gaituela azpimarratzen dugu.
Nafar Gobernuaren aukera izan zen Lehen Hezkuntzan beste hizkuntza batekin hastea, eta Labiagan Euskara ardatz izanik, ingelera eta gaztelaniaz gain, frantsesa ere sartu dute LH 4.ean, Ikastolen Elkarteko Eleanitz proiektuaren markoan. “Aurretik hasita, lan handia egina da DBHra iristen direnerako”, izan ere aisialdia dela, erosketak edo familia, hizkuntza horrekin harremana dute etxetik kilometro gutxira. Ikasmaterial gutxi dagoenez sortzen ari dira egiazko sekuentziak baliatuta, joko eta ariketekin, eta horiek ere idatziz egiten dituzte tarteka. Balorazioa oso baikorra da.
“Iparraldea bizilagun dugunez, euskara gure solas komuna baldin bada ere, maiz egoerak frantsesez komunikatzera eramanen gaituela azpimarratzen dugu. Hemen denok dugu lotura Ipar Euskal Herriarekin, eta hori izango da lehenbiziko hurbilketa, izan familia bisitatzera goazela, erosketak egitera, kirolean edo aisialdian parte hartzera. Hortaz, hori izanen da lehendabiziko hurbilketa.
Ondoren, erosketen inguruan lan eginen dugu bigarren sekuentzian bereziki, testuinguruan bizitzen ditugun egiazko egoerak azterturik, izan Hendaiako edo Urruñako hipermerkatuan erosketak eginez; izan gasolindegian autoa betetzen. Lehenbiziko hiruhilabetekoa bukatzeko, Eguberrietarako opari kaxa bat prestatuko dugu, eskulana egiteko pausoak emanez eta Eguberriei buruz orokorrean solasteko frantsesa erabiliz.
Gainontzeko hiruhilabetekoetan, paraleloki arituko gara lanean jada Ikastolan garatutako proiektuekin, hala nola, trimestre honetan lantzen ditugun proiektuetan oinarritutako gaiak aukeratuko ditugu; “berziklapena” eta “Liburuaren eguna”, beti ere frantsesez. Urtea bukatzeko, “altxorraren bila” deituriko jokoaren bidez landuko dute hizkuntza ikasleek” kontatu digu Sophie Garcia-Larretxe irakasleak. Azpimarratu duenez beti ere Ikastolen Elkarteko Eleanitz proiektuaren markoan lan eginez.