IKASTOLA 214 > orientazioa > Irakurketaren zaletasuna
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina

Irene Lopez Goñi, NIEko koordinatzaile pedagogikoa

Irakurketaren zaletasuna

JUUL kanpainaren garrantzia

Gustatzen zaizu irakurtzea? Galdera hau egin diegu gure ikasleei, eta 958 ikaslek erantzun digute. Jakin nahiko duzu zein izan den nagusiki haien erantzuna: baietz asko (%46)k;  eta, asko (%44)k. 

Helduoi galdetuz gero nola aukeratzen ditugun irakurri nahi ditugun liburuak, zein da gure erantzuna? Erantzungo dugu norbaitek gomendatu digula, baten batek kontatu digula pasadizoren bat,  liburuaren laburpen tentagarri bat irakurri dugula. Gauza bera gertatzen da gure ikasleekin, arrazoi berdinengatik hautatzen dute liburu bat edo beste. Horregatik aukeran jarri behar dizkiegu liburuak, eta guk beraiekin batera irakurri, pasarteak komentatu, atzealdeko laburpenak irakurri, eta interesa sortu. Halaxe egiten badugu, irakurketaren zaletasunaren bidean jartzen ari gara. Gustukoa izatea beraiei bakarrik dagokie.

JUUL kanpaina
Apirilaren 23an egin ziren ikastoletako 17. Haur eta Gazte literaturaren hauteskundeak. Orotara 49 ikastolak hartu zuten parte, eta boto kopurua 15.877koa izan zen. 

Euskal Herriko Ikastolen hauteskundeetan hautatutako liburu gustukoenak ezagutu nahi badituzu, hementxe dituzu: www.juulkanpaina.eus-en.

ikastola 214
2015 Ekaina
214