Harrobia Lanbide Ikastola, Bilbo
"SOFTWARE LIBREA EUSKARAZ 4.0" IKASTOLETAN EZAGUTARAZTEA HELBURU
Joseba Bilbaok Bilboko Harrobia Lanbide ikastolako Mikroinformatika-Sistemak eta sareak informatika heziketa zikloko 1. mailako tutoreak azaldu digu “Software librea euskaraz 4.0” proiektuaren ardatz nagusia.
Harrobia Lanbide ikastolaren xedea da euskarazko software libreko aplikazioak ikastoletako ikasleen zein irakasleen artean ezagutaraztea eta erabiltzera animatzea. Ildo horri eutsita, euskarazko software libreko aplikazio interesgarrienak DVD batean bildu ditugu 4. urtez. Aplikazioak Windows sistema eragileetarako izan arren, aurreko ikasturteetako ikasleen eskakizunak aintzat hartuta, Android zein Ubuntu sistema eragilerako aplikazioak sartzea erabaki dugu. DVDarekin batera, ordu bateko jardunaldiak eskaintzen ditugu ikastoletako DBH 4.mailako ikasleei, aplikazio interesgarrienak zein software librearen nondik norakoak aurkeztearren. Jardunaldiarekin bukatzean, ikasle bakoitzak DVDaren ale bana jasotzen du.
Parte hartzen duten ikastolek ez dute ezer ordaindu behar, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu baitu.
Pasadan ikasturteko informazioa, honako web-orri honetan aurki daiteke: http://harrobia.net/ikastolak-eta-ikastetxeak/software-librea-euskaraz-3-0-2014/.
Joseba Bilbaok Bilboko Harrobia Lanbide ikastolako Mikroinformatika-Sistemak eta sareak informatika heziketa zikloko 1. mailako tutoreak azaldu digu “Software librea euskaraz 4.0” proiektuaren ardatz nagusia.
Proiektu honetan Harrobia Lanbide ikastolaren xedea da euskarazko software librekotaplikazioak ikastoletako ikasleen zein irakasleen artean ezagutaraztea, eta erabiltzera animatzea. Gure ordenagailuan ohiko lanak (ofimatika-lanak, deskargak, disko grabatzailea, mekanografia, multimedia erreproduzigailuak, posta-bezeroa, hiztegiak, diagramak, e.a.) egiteko eskarazko software libre aplikazioak erabiltzea da gure helburu nagusiena. Ildo horri eutsita, euskarazko software libreko aplikazio interesgarrienak DVD batean bildu ditugu 4. urtez.
Bertan aurki daitezke, besteak beste, Windows sistema eragilerako euskarazko software libre aplikaziorik interesgarrienak, software pribatiboaren euskarazko bitartekariak (adibidez, Windows sistema eragileak euskaratzeko) zein erdarazko software libre aplikazioak (adibidez, antibirusak). Gainera, aurreko ikasturteetako ikasleen eskakizunak aintzat hartuta, Android sistema eragilerako aplikazioak zein Ubuntu sistema eragilerako aplikazio interesgarrienak sartzea erabaki dugu. Aplikazioak instalatzeko aukera emateaz gain, informazio gehigarria ere badu DVD horrek. DVDan ere hainbat bideo interesgarri ere aurki daitezke (adibidez, nola instalatu Ubuntu sistema eragilea).
DVDarekin batera, ordu bateko jardunaldiak eskaintzen ditugu ikastoletako DBH 4.mailako ikasleei, aplikazio interesgarrienak zein software librearen nondiknorakoak aurkeztearren. Jardunaldiarekin bukatzean, ikasle bakoitzak DVDaren ale bana jasotzen du. Jardunaldiaren azalpenak bideoekin tartekatzen dira; beraz, nahiko dinamikoa da. Jardunaldia bukatzean, jarduera txiki bat eta asetasun inkesta egiten dute ikasleek, haien parte-hartzea sustatzearren. Jardueran parte hartzen duen ikasle orok "tablet" baten zozketan parte hartzen du. Parte hartzen duten ikastolek ez dute ezer ordaindu behar, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu baitu.
Pasadan ikasturtean, 48 jardunaldi antolatu genituen, guztira, 1.500 ikasleren aurrean, gehienbat Bizkaia aldean, hala ere, Donostiako Herri Ametsa ikastolan eta La Puebla de Labarka-ko Assa ikastolan ere izan ginen. Oso harrera ona jaso dugu bai ikasleen zein irakasleen partetik.