IKASTOLA 212 > ikastolak > AKTIBATU+ BFAK, INGURUMENAREN NAZIOARTEKO PROGRAMA

Eguzki Begi Ikastola, Galdakao

AKTIBATU+ BFAK, INGURUMENAREN NAZIOARTEKO PROGRAMA

Bizkaiko Foru Aldundiak ingurumenaren arloko iraunkortasuna sustatzen duen nazioarteko programa da. Bigarren urtea da Aktibatu + proiektuan hartzen dutela parte, iazko saria jaso ondoren. DBH1. eta 2.go ikasle talde batek aztertu zuen ikastolan non energia alferrik galtzen zen, sei gune eta elektrizitate-kontagailuaren irakurketak kontutan izanik. Ondoren, Komunikazio fasean, emaitzen berri eman zuten kanpaina txukun bat antolatuz. Saria bisita bat izan da Armañongo Parketxea ezagutzera. Aurtengo gaia “Hondakinak eta erosketa berdea” da . Helburua da hondakin kopurua murriztea, eta aldaketa batzuk egitea ikastolako erosketetan.
 

Galdakaoko Eguzkibegi ikastolan zortzi urte daramagu Eskolako Agenda 21ean parte hartzen, eta iaz proposatu ziguten Aktibatu + programan parte hartzea. “Energia kontsumoa”  bat zetorrenez EA21eko gairarekin, erabaki genuen Aktibatu + programan ere parte hartzea. Bereziki DBH1. eta DBH2. mailako 16 ikasle talde batek parte hartu zuen. Fase ezberdinak ziren. Lehenik eta behin, Diagnostika fasean aztertu zuten non energia alferrik galtzen zen. Horretarako ikastolako sei gune aztertu zuten arazoak non sortzen ziren ikusteko, elektrizitatearen kontagailuaren irakurketak hartu zituzten, eta zuzendaritzako kide batekin elkarrizketa izan zuten. Ondoren, Komunikazio fasean emaitzak jakinarazi zituzten, baita komunikazio kanpaina bat diseinatu ere, ikastolako energiaren kontsumoa murrizteko. Logo bat asmatu zuten, pegatina informatiboa gela guztietan ipiniz, eta bi kartel handi eta deigarriak ikastolako eskaileretan eskegi zituzten.

Oro har, nahiko kanpaina txukuna eta eraginkorra izan da. Alde batetik txukuna diogu, zeren eta sari bat irabazi zuten euren kanpaina dela eta, eta bestetik eraginkorra, ikastolako energiaren kontsumoa dexente murriztea lortu delako. Saria bisita bat izan da Armañongo Parketxea ezagutzera, nora DBH1.mailako ikasle guztiak joan ziren. Ikasleek pozik hartu zuten parte, eta energiari buruz gauza asko ikasi ere. Ondorioz aurten ere parte hartzen ari gara proiektuan. Aurtengo gaia “Hondakinak eta Erosketa Berdea” da, eta gogoz ekin dio lanari aurtengo DBH1.mailako ikasle taldeak. Diagnostika fase amaitu berri dute, eta orain hasiko dira emaitzak jakinarazten, alegia, komunikazio plan bat egiten eta ekintza plan bat eratzen. Helburua da hondakina kopurua murriztea, eta aldaketa batzuk egitea ikastolako erosketetan produktu jasangarrien erabilpena bultzatzeko.

Zer da  AKTIBATU +
Bizkaiko Foru Aldundiak Aktibatu + ekimena jarri du abian, Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, Eroski taldearekin, Energiaren Euskal Erakundearekin,  Garbiker Sozietate Publikoarekin,Eusko Jaurlaritzarekin eta Metro Bilbaorekin  elkarlanean. Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan – Ekintza Plan Globala (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen den ekimena da. Programa horrek pertsonen ohiturak aldatzeko ideia errazak eta ekintza praktikoak proposatzen ditu, ikuspegi positibo batetik beti. Helburua da baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzea, eta planetan duten eragin kaltegarria apaltzea, etxeko eta tokiko ekonomia sustatzearekin batera.

Aktibatu + programak aktiboki parte hartzea sustatu nahi du, familiek etxean eta ikasleek ikastetxean. Behin programa osatuta, gai hauei ekingo zaie, hain zuzen erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna. Aktibatu + programa bi programa ezartzean zehazten da: batetik ikastetxetan; eta bestetik, etxebizitzetan:
*Ikastetxeetako programa: Eskola-jarduerek honako hauetan sortzen duten eragina murriztea du helburu, adibidez, uraren eta energiaren kontsumoan, hondakinen kudeaketan edo garraioen erabileran, besteak beste; hau da, eskola-komunitateak (ikasleek, irakasleek, gurasoek...) garatzen dituen jardueren multzoan.
*Etxebizitzetako programa: Ohituren aldaketa zabaldu nahi da parte hartzen duten udalerrietako etxebizitzetara, familiei euren ingurumen-eragina murritz dezaten laguntza eskaintzeko, Internet edukiak komunikatzeko eta banatzeko euskarri legez erabiltzea ahalbidetzen dieten plataforma digital baten bidez.

2012-2013ko lehen edizioa, Amorebieta-Etxano, Durangaldea eta Debabarrena zonaldeetan garatu da eta aurten Arratia eta Nerbioi- Ibaizabal zonaldetan isladatu da. 2014-2015 edizioan Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe-kosta (Erandio, Getxo eta Leioa izan ezik) eskualdeetan garatuko da. Hurrengo edizioetan, programa Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualde guztietara hedatuz joango da. 

 

ikastola 212
2015 Otsaila
212