Erentzun Ikastola, Viana
POSITIVITIes PROIEKTUAN HAINBAT UNIBERTSITATEREKIN BATERA
Erentzun Ikastolako komunitatea Fundación FLUIR-eko Raquel Albertin zuzendari eta irakaslearekin ari da lanean.
Nafarroako UPNA, Milaneko Unibertsitatea eta Danimarkako Aarhus-ekoarekin batera murgildu da Vianako ikastola egitasmo baliotsu batean, eta hori da baikortasuna piztea ikasleen artean; izan ere ikasgelan zenbat eta zoriontsuagoa garen, zenbat eta konfiantza handiagoa dugun, orduan eta emaitza hobeak lortuko ditugu bizitzari aurre egiteko. Ikerketa zientifikoek ziurtatzen dute zoriontasuna ere ikasten dela, emozio baikor, esperientzia optimo, esker oneko eta itxaropentsuak baliotuta. Egitasmoak lau ardatz zehazten ditu.
Zoriontasuna klabea da ikasteko garaian. Zoriontsu diren ikasleek eskola-emaitza hobeak lortzen dituzte, eta ikasgelan zoriontsu izateak lagundu egiten du ikasketa-prozesuan. Hori frogatuta dago, ikerketek frogatuta.
Gauza jakina da ere, zoriontsu diren haurrek depresio izateko aukera murritzak dituztela, eta errekurtso psikologiko handiagoak dituztela zailtasunen aurrean. Zoriontasuna, ordea, ez da egoera ekonomiko on batekin lotzen, edo horrekin bakarrik lotzen, izan ere larre motzean ibiltzeak abantaila ugari eskaintzen baititu. Zoriontsu bizitzen ikas daiteke; ikas eta irakas daiteke. Eta hori da PositiviESen helburu bat.
Zer da Zoriontasunari buruz dakiguna?
Batetik dakigu, %40an gure egitearekin lotuta dagoela, gu geuk borondatez eta nahiaz egiten ditugunarekin. Beraz, arlo horri atentzio berezia zor diogu. %10a kanpoko ekintzei dagokie; eta %50 genetikoei.
Bestetik, jakin badakigu, zenbait abilidade erabiltzen ikasiz gero baikortasunari ateak zabaltzen zaizkiola, burmuinaren neuroplastizitatea erabiliz. Emozio baikorrak, esperientzia optimoak, aurrera egin nahiak, esker onak, itxaropena eta atentzio orokorrak hala laguntzen baitute. Eta guztia hori pertsona bakoitzaren indar-guneak azpimarratuz, ikasgelako eta etxeko giroetan.
PositivitiESen helburua da metodologia berria ezagutaraztea eta zabaltzea Europako eskolatan, eta haren bidez, irakaskuntzaren metodologia ezartzea ikasleen ongizatearen oinarrian. Lau iturri eskaintzen ditu, egunerokotasunean eta edozein ekintzatan txertatzen ikasteko.
Erentzun Ikastolako irakasleek horren inguruko formazioa jaso zuten duela bi urte, 0 eta 12 urte bitarteko ikasleekin aplikatzeko. Iazko ikasturtean Jardunaldi Pedagogikoak antolatu zituzten Fundación FLUIR-eko Raquel Albertín zuzendari eta irakaslearekin, bereziki familiei bideratuta. Aurtengo ikasturtean “Baikortasunaren psikologia” txertatu dute ikastolako curriculumean, eta etengabeko formazioan sartu dira familiekin batera baikortasunez bizi, ikasi eta irakasteko.