Ikastolen Jaiak 2014
MILA ESKER JAIEN BABESLE ETA LAGUNTZAILEOI!
Beste urte betez bidelagun izan zaituztegu.
Horregatik gure esker ona adierazi nahi dizuegu.
Beste urte batez bidelagun izan zaituztegu, gure ondoan, eta horregatik gure esker ona adierazi nahi dizuegu urte bukaeran egiten dugun balorazioaren garaian. Eskertu eta zabaldu egin nahi dugu zuen izena eta izana, zuek baitzarete gure makulu sendoa.
Aurtengo jaiak onak izan dira, oso onak, bizi ditugun garaietarako. Eguraldiak ere lagundu digu bost jaietan, hala nola Herri Urrats-en, Ibilaldia-n, Araba Euskaraz-en, Kilometroak-en eta Nafarroa Oinez-en; zorte handia da hori, handi-handia. Guretzat, hala ere, handiena boluntarioen auzolana, eta babesle zein laguntzaileen babesa dira, zuek guztiok gabe ezinezkoa litzaigukeelako horrelako makro jaiak antolatzea, eta ikastola-antolatzaileen proiektu zehatzak aurrera ateratzea. Bihotzez, eskerrik asko!
Esker onez
Herri bat osa degu
aniztasun oroz,
indar erakargarriz
eta animoz.
Zurrunbilo bereko
nahigabe eta poz,
mugarri jakinetan
jarri gera ados.
Laguntzaile sendoz
osaturik gatoz,
indar eta gogoz
jarraitzeko asmoz,
gure ibilbidean
pauso oparoz (bis).
(Mikel Mendizabal)