Pasaia Lezo Lizeoak eta Eleizalde Ikastolak, Pasaia-Lezo eta Bermeo
KEI ZIURTAGIRIA ESKURATU DUTE BI IKASTOLEK
KEI Kalitate Egitasmo Integratuaren ziurtagiria jaso dute.
Pasaia-Lezo Lizeoak eta Bermeoko Eleizalde ikastolak KEI Kalitate Egitasmo Integratuaren ziurtagiria jaso dute asteotan. Hezkuntza mailan berariaz sortutako kalitate ziurtagiri bakarra da KEI. Pasaia-Lezo Lizeoak iragan azaroaren 23an jaso zuen ziurtagiria, Pasaiako Albaola Itsas Ondarearen Fundazioaren egoitzan egindako ekitaldi ikusgarrian. Eleizalde ikastolak, berriz, bertako Kafe Antzokian antolatu zuen KEI ziurtagiria jasotzeko ekitaldia.