Lizarra Ikastola, Lizarra
BRAIN GYM, BURMUINERAKO 26 ARIKETAK GELAN
Brain gym teknikak burmuinaren sinkronizazioa, integrazioa lortzen laguntzen du.
Brain gym teknikak burmuinaren sinkronizazioa, integrazioa lortzen laguntzen du, ezker aldeko hemisferioa eskubikoarekin elkartuz eta erlazionatuz. Honekin, ikasleak hobeki kontzentratzea, sormena piztea, mugimenduzko abileziak garatzea, eta ikasketa prozesua erraztea lortzen da. Hogeita sei ariketa dira; horietako lauk PACE izeneko bilduma osatzen dute eta ikaslea aprendizairako prestatzea dute helburu. Ez dira ariketa guztiak batera egiten, konbinatu daitezke, eta konbinazio horiek dira baliatzen direnak helburu zehatzetarako. LHn jarri dute aurten martxan.
Iaz jaso zuten ikastolako hainbat irakaslek formazioa eta aurten jarri dute martxan geletan, bereziki Lehen Hezkuntzan. Montse Martinez irakasleak eman digu Brain gym teknikaren berri, zergatik eta zertarako erabiltzen duten.
"Brain gym teknika bat da, zenbait ariketen bidez burmuinen bi hemisferioen arteko komunikazioa lortzeko erabiltzen dena, ibilbidea errazteko, metaforaz hitz eginez mendiko bide estu bat izatetik autopista bat izatera egingo diren ariketak, praktikaren bidez baliatuko dituztenak", hasi zitzaigun kontatzen.
Hogeitasei ariketa dira; horietako lauk PACE izeneko bilduma osatzen dute eta ikaslea aprendizairako prestatzea dute helburu. Ez dira ariketa guztiak batera egiten, konbinatu daitezke, eta konbinazio horiek dira baliatzen direnak helburu zehatzetarako. Adibidez, arreta berezia behar dugula ekintza bat egiteko (azterketa baten aurretik), 'goazen ariketa hauek egitera' esaten diegu ikasleei, jakinda horrek lagunduko diela lasaitzen. Edo-eta, idaztera goazela, 'egin dezagun beste ariketa hauek gure eskua askatzeko'.Ariketek sentsazio bereziak sortarazten dituzte. Ikasleei aurretik nola sentitzen diren, eta ondoren nola galdetzen zaie, normalean hobetu dutela sentitzen dute. Urrats bakoitzak bere onura baitu".
"Egunaren hasieran egiten dugu PACE. Denok batera, nor bere buruarekin. Baina bakarrik ere egin daiteke, bakoitza antolatzen baita bere buruarekin. Guk gelan, denok batera egiten ditugu. Ez dugu inor behartzen, baina poliki-poliki ikasle guztiak animatzen ari dira. Gauza batekin konturatu gara, saioak ohiuka hasi ordez 'benga isildu, aizue isilik', 'goazen PACE egitera' hasten ditugula eta erantzuten dutela, balio diela berriro ere atentzioa gureganatzeko eta arreta mantentzeko".
Paul eta Gail Dennison soziologo iparamerikarrek garatu zuten (70. hamarkadan) teknika hori gizakion burmuina aztertu ondoren. Burmuinak dituen bi hemisferioen erlazio eta elkarketen bidez jasotzen du informazio ugaria. Ezker aldean dugun hemisferioak bideratzen ditu zenbakietarako abileziak, arrazonamendua eta hizkuntza idatzia; hau da, matematika, irakurketa zein idazketa, eta horregatik ematen zaio 'hemisferio logiko' izena. Eskubi aldean dugun hemisferioak, ordea, informazioa modu orokorrean prozesatzen du, intiutiboa da eta ez logikoa, eta irudietan eta sentimenduetan pentsatzen du, zentzu artistikoa, imajinatiboa, musikala garatuz; eta horregatik ematen zaio 'hemisferio olistiko' izena.
“Brain gym teknikak burmuinaren sinkronizazioa, integrazioa lortzen laguntzen du, ezker aldeko hemisferioa eskubikoarekin elkartuz eta erlazionatuz. Honekin, ikasleak hobeki kontzentratzea, sormena piztea, mugimenduzko abileziak garatzea, eta ikasketa prozesua erraztea lortzen da” esan zigun Montsek, Lizarra Ikastolako irakasleak.