IKASTOLA 210 > ikastolak > ERAIKIN BERRIAN SARTU DIRA TXORATZEN

Udarregi Ikastola, Usurbil

ERAIKIN BERRIAN SARTU DIRA TXORATZEN

Orain 2015eko Kilometroak helburu.

Zazpiehun eta berrogeita hemeretzi ikasle ditu Udarregik. Herriko gunean  dagoen eskola bakarra da ikastola, historia luzekoa. Sei urte eman ditu 0-6 etapari irtenbide egokia emateko ahaleginetan, eta 2008an Udalak ateratako Haur Eskolaren esleipenera aurkeztuta, ikastolak bere gain hartu zuen honen kudeaketa. Udaletxearekin hitzarmena izenpetu, eta bideragarritasun planari eutsi zion, herria handitzen zihoala ohartuta. Ignacio Quemada izan da obra berriaren arkitektoa. Hiru fase izan ditu obrak. Lehenengoan, patioaren birgaitze lanak egin dira  eraikinaren irisgarritasuna bermatzeko. Bigarrenean, eraikin berria egin da; bertan,  jangela, komunak, 3 urtekoen, ingelerakoa, eta irakasle-gela, Orientazio Departamenduko bulegoa nahiz koordinatzailearen bulegoa eraiki dituzte. Hirugarren fasean, orain arteko eraikinean hainbat espazio berregokitu dituzte HH 4 eta HH5 adineko gelak kokatzeko.

Historia luzekoa da Usurbilgo ikastola. 1968an Patronatua sortu zen fraide eta mojen eskolak elkartuta. Herritar eta guraso talde batek lan handia egin zuen, eta 1968-69an ikastola sortu. Azken sei urteak eman ditu 0-6 etapari irtenbide egokia emateko ahaleginetan. 2008an Udalak ateratako Haur Eskolaren esleipenera aurkeztuta, ikastolak bere gain hartu zuen honen kudeaketa. Udaletxearekin hitzarmena izenpetu, eta bideragarritasun planari eutsi zion, herria handitzen zihoala ohartuta. Ignacio Quemada izan da obra berriaren arkitektoa, eta Murias & Otegi Gaztañaga (UTE) kontratista.

Urtebeteko obra izan da, eta hiru fase izan ditu. Lehenengoan, patioaren birgaitze lanak egin dira  eraikinaren irisgarritasuna bermatzeko. Bigarrenean, eraikin berria egin da; bertan,  jangela, komunak, 3 urtekoen, ingelerakoa, eta irakasle-gela, Orientazio Departamenduko bulegoa nahiz koordinatzailearen bulegoa eraiki dituzte.Hirugarren fasean, orain arteko eraikinean hainbat espazio berregokitu dituzte HH 4 eta HH5 adineko gelak kokatzeko. Azken fase honetako obra-lanak Udalak hartu ditu bere gain. Obra modernoa da, garaikidea, gaurko estiloan egina, ikasleen beharretara egokituta, detaileak zainduta, txikiak izan arren. Espazio zabalak ditu. Argiak garrantzia handia du eta kolore lasai-atseginetan dekoratuta dago. Zoragarria gelditu da, eta bisitak merezi du.

Udarregi Ikastola Usurbilgo erdiguneko eskola bakarra da. 51 ikasle ditu Haur Eskolan (1. zikloan), 361 HHn, 165 LHn eta 182 DBHn. Egindako obra ordaintzen laguntzeko, eta ahal bada frontoia estaltzeko, antolatuko dituzte datorren urteko Kilometroak.

 

 

 

ikastola 210
2014 Urria
210