Nafarroako ikastolak
SAN FERMINETAN ZABORRAREN %77 BIRZIKLATU DA
Takonera parkean, Oinez gunean.
Nafarroako Ikastolen Elkartea eta Iruñerriko Mankomunitatea elkarlanean ari direla badira hainbat urte. Aurten ere antolatu da Takonera parkean, Vista Bella jatetxea zegoen eremuan Nafarroa Oinez gunea. Gunea txoko jasangarria izan da, txalotua, Iruñerriko Mankomunitatearen laguntzaz eta haren irizpideei jarraituz Sanferminetan egiten den birziklatze-lanei esker. Aurten lortutako datuak oso onak dira, gunean sortutako zaborraren %77 birziklatzea lortu baita, iaz baino %33 gehiago. Aurtengo nobedadea zakarrontzi organikoa izan da, guztira 280,5 kilo zabor organiko jaso baitira.
Aurten ere edalontzi berrerabilgarriaren ekimenak izan du oihartzuna. 2011an jarri zen martxan. Erabiltzen diren edalontziak Nafarroako Ikastolen Elkartearenak dira eta garbiketaz Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da, gizarte-bazterkerian erortzeko arriskuan dauden lagunen lan eremuan gizarteratzea xede duen Varazdin fundazioaren bitartez.
Urtetik urtera datuek hobera egin dute. Edalontzi berrerabilgarri bakoitzak, erabilera bakarreko bataz besteko 3 edalontzi erabiltzea saihesten duela uste da, hortaz, aurten garbitutako 17.860 edalontziek erabilera bakarreko 53.580 edalontzi erabiltzea ahalbideratu du. Horretaz gain, esan beharra dago edalontzien %2a besterik ez dela hondatu edo eta galdu, berreskuratutakoak hurrengo Ikastolen jaietan erabiliko direla.