IKASTOLA 210 > ikastolak > ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAN ADITU IZATEKO GOI MAILAKO ZIKLOA

Arizmendi Ikastola, Leintz bailara

ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAN ADITU IZATEKO GOI MAILAKO ZIKLOA

Gipuzkoan 2018rako eraikinen %30ek ikuskaritza teknikoa pasa beharko dute.

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak eskaintzen duen Eraikuntza Proiektuak prestatzen ditu  heziketa-zikloak eraginkortasun energetikoan gaituko diren ikasleak. Kontuan hartu behar da Euskal Herriko etxebizitzen erdiek hiru urteren buruan ITEa pasatu beharko dutela, eta hori kudeatu egin beharko dela; edo Gipuzkoan, 2018rako, eraikinen %30ek ikuskaritza teknikoa pasa beharko dutela. Horrek guztiak lana sortuko du. Gainera, heziketa-ziklo honetan bioeraikuntzako oinarrizko kontzeptuak aztertu, eta punta-puntako programa informatikoak erabiltzen dira. 

Arizmendi Ikastolak Goi Mailako Eraikuntza Proiektuak zikloa emango du aurten ere. Ziklo horrek hiru zutabe nagusi ditu: puntako programa informatikoak, bioeraikuntzaren oinarrizko ezagutzak eta Eraikinen Ikuskari Teknikorako titulua. Ikasturtekoa da, 2.000 ordukoa eta 18 urtetik gorakoentzat; batxilergoa, unibertsitate titulua edo teknikari gradua izan behar da. Gainera Arkitekto, injineru, aparejadore, dekoratzaile edo delineatzaile izanez gero, lanbiderako osagarri da. Urriaren 15era arte matrikula zabalik dago. Eskola presentzialak derrigorrezkoak dira, edo bestela, justifikatuak.

Gaur eguneko gizarteak gero eta premia handiagoa du bioeraikuntzan eta eraginkortasun energetikoan aditu diren profesionalarenak. Profesional horien egitekoa da baliabideak jartzea ahalik eta energia gutxien erabiltzeko, eta energia hori ahalik eta modu egokienean baliatzeko. Izan ere, energia xahutzen ari da; baina, Europak duen arazo larrienetakoa da menpekotasun energetikoa, % 46rainokoa (EAEk, % 94-rainokoa).

Gure kontinentea arazoaz jabetuta, Europa 2020 plana eratu du epe horretan eraginkortasun energetikoa murrizteko helburuarekin, eta CO2 igorpena ia zerora mugatzeko. Ondorioz abian jarri da, besteak beste, eraikinetarako ziurtagiri energetiko bat; baita ITE ikuskapena ere, 50 urte baino gehiago duten eraikinetarako.

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak eskaintzen duen Eraikuntza Proiketuak heziketa-zikloak eraginkortasun energetikoan gaituko diren ikasleak prestatzen ditu. Kontuan hartu behar da Euskal Herriko etxebizitzen erdiek hiru urteren buruan ITEa pasatu beharko dutela, eta hori kudeatu beharko dela; edo Gipuzkoan, 2018rako, eraikinen %30ek ikuskaritza teknikoa pasa beharko dutela. Horrek guztiak lana sortuko du. Gainera, heziketa-ziklo honetan bioeraikuntzako oinarrizko kontzeptuak aztertzen dira eta punta-puntako programa informatikoak erabiltzen dira. Ziklo horretan murgilduta dagoen profesionaletako bat bioeraikuntzako neurketetan teknikaria da, eta jakingai horretan master bat du (Alemaniako IBN Baubiologie Institutuaren bitartez lortutakoa; estatuan 16 kidek baino ez dutena).

ikastola 210
2014 Urria
210