Larramendi Ikastola, Mungia
NATURA GOGOAN ETA EUSKARA AHOAN
Eusko Jaurlaritzatik jaso du Eskola Jasangarriaren ziurtagiria.
Bi aldiz lortu du Larramendi Ikastolako Eusko Jaurlaritzaren “Eskola jasangarriaren” ziurtagiria, urteak baitira Eskolako Agenda 21an kide direla. Ingurumen zaintza eta ohitura egokiak sustatzeko ekintza ugari burutzen ditu urtean zehar. Helburua da ikasleei irakastea ingurumena zaindu behar dela, maitatuz zaindu. Eta egunen batean handituko direnean eta erabakiak hartuko dituztenean motxilan daramaten ezagutza horrek balio diezaiela irtenbide egokiak topatzen. Urtero txostena idazten dute zer egin duten adierazteko, eta 2013-2014koa ikusgarria da. Edurne Madariagak eta Leire Aldanak azaldu dizkigute hainbat zehaztasun:
“Eskolako Agenda 21eko antolakuntza saila bitan dugu antolatuta Mungiako Larramendi Ikastolan. Txikiena, Haur hezkuntzatik 6.mailara tartekoa; eta beste taldea, handik gorakoa.
6. Mailarartekoak, ikasturte bakoitzerako ekintza plan bat burutzen dugu, batzuetan maila zuzen batera egokitua, edo-eta talde gehienetara. Ziurtatu nahi dena da adin guztietara zabaltzen dugula ekintzaren bat. Adin ezberdinetako ikasleak ere biltzen ditugu ingurumen batzordean, 25ko taldea, ekintza bereziagoak antolatzeko.
Urteko ikasgaietatik abiatzen gara, baina beste iturri batzuetara jotzen dugu ingurumen arloko informazio interesgarriaren bila, beti ere sentsibilizazio arloa lantzeko nahiarekin.
Gure lanen zerrenda nahiko luzea da. Ikasturtea amaitzean txosten bat argitaratzen dugu urtero-urtero, eta ikastolako web orrian, Eskola Agenda 21 sailan, azken hiru urtetako txostenak eskuragarri daude.
2013-2014 ikasturtean hauek izan ziren landutako ekintzak “Natura gogoan, euskara ahoan” izenburuarekin jaso genituenak: “Oinez busa - Mugikortasun astea”, Uriguen parkeko zuhaitzak ezagutzen; Erreka eguna; Paper tailerra; Beira tailerra; Txori anilamendua; Udal foroa; Aldaketa klimatikoak; Zaborren ibilbidea; Kakaotik txokolatera; Gure baratza; Tximeletak; Gazta egiten; Ezusteko bisitaria; Txori kabien berreskuraketa; Ekoarautegiaren emaitzak; Konposta; Zuhaitz eguna; Motxila ibiltaria, besteak beste” adirazi zigun Edurnek.
Ikastola Aldizkariatik sartu gara txostena ezagutzera, eta gure atentzioa hartu du zein gustu handiarekin egina dagoen. Txostena argia da, txukuna, koloretsua, alaia eta bizia. Argazki ugari ditu, irakurtzeko gogoa ematen du. Lagungarria ere bada, azken filminetan irteera ezaugarrienak aipatzen baititu oso argi adierazita zein Mailatan burutua; Irteerak nora izan diren eta zein gaiarekin lotuta. Interesatuta bazaude, hor duzu eskura!