IKASTOLA 210 > ikastolak > HEZKUNTZA JASANGARRIA GIZARTERATUZ

Nafarroako zazpi ikastolaren bidez

HEZKUNTZA JASANGARRIA GIZARTERATUZ

Bera, Lesaka, Lizarra, Tafalla, Viana eta  Iruñerriko Jaso eta Paz de Ziganda ikastolak. 

2014/15 ikasturtean UNESCOren jasangarritasun eskoletan, edo Eskola Iraunkorretan, Nafarroako 14 ikastetxe arituko dira, eta horietako zazpi, ikastolak izanen dira. Hona hemen Eskola Iraunkorren Nafarroako Sarean sarturik dauden ikastolak: Berako Labiaga, Lesakako Tantirumairu, Lizarra, Tafalla, Vianako Erentzun eta  Iruñerriko Jaso eta Paz de Ziganda ikastolak.
Nafarroako ikastolek badute eskarmentua sare honetan, baina hala ere, erronka handia dute aurten garatzeko hiru alderdi desberdinetan. Antolakuntzari dagokionez, egokiro koordinaturik arituz zazpi ikastolen artean, Nafarroako gainerako ikastetxeekin geroago, eta agian Espainiako zein Europako sareetan parte hartuz. Pedagogiari dagokionez,  ikastoletan jada garatzen ari diren proiektuak indartuz: Oinez Basoa esate baterako. Eta azkenik, gizarteratzeaz den bezainbatean, familien parte hartzea sare honetan sustatuz.

ikastola 210
2014 Urria
210