IKASTOLA 209 > ikastolak > EGITASMO BERRIA, MENDIZALETASUNARI LOTUA, IKASTOLARI LAGUNTZEKO

Zangoza Ikastola, Zangoza

EGITASMO BERRIA, MENDIZALETASUNARI LOTUA, IKASTOLARI LAGUNTZEKO

Helburu du mendizaletasuna bultzatzea, ikastolen proiektuarekin gailurrera iristea eta, bide batez, gure kulturarekin eta gure hizkuntzarekin bat egitea.

OINEZ GAILURRA egitasmo berria da, eta helburu du mendizaletasuna bultzatzea, ikastolen proiektuarekin gailurrera iristea eta, bide batez, gure kulturarekin eta gure hizkuntzarekin bat egitea. Mendi eta Eskalada - Kirolen Nafar Federakundeen laguntza dauka du proiektuak. Mendizale bakoitzak erabakiko du zein mendi igo nahi duen eta noiz. Informazioa www.oinezgailurra.com web orrialdean.

Zangoza Ikastolak aurkezten dizue OINEZ GAILURRA proiektua. Nafarroa Oinez 2014 dela eta, gure ikastolako ekintzen barnean sortu eta, lehen aldiz antolatzen den ekimena da. Proiektu honek, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeen laguntzaz gozatzen du.

OINEZ GAILURRA jaio da helburu nagusi batekin: mendizaletasuna uztartzeko euskararekin, alegia, gure kulturan erroturik dagoen mendi-ohitura gure hizkuntzarekin. Karga sinbolikoz betetako ekintza da, gure Ikastola proiektua tontorrera, gorenera, eramateko xedea baitugu. Era horretara bi txori elkartuko ditu egitasmoak: mendiarekiko miresmena eta Zangoza Ikastolareriko elkartasuna. Zangozako ikastolan 244  ikasle daude, 0tik 16ra bitartean. Nafarroako Gobernuak Euskal eremutik kanpo izendatuta duenez, ekonomikoki zailtasunak ditu.

Ekimena igotzea da, Nafarroako hainbat menditara edo Hueskako Pirineotako tontor ezberdinetara. Ahal da ere beste edozein menditara igotzea; edo-eta tontor hauek era sinbolikoan, babesean, hartzea. Horretarako, www.oinezgailurra.com web orrialdea sortu dugu, parte hartu nahi duzuen euskaltzale eta mendizale guztiek modu erosoan egin dezazuen.

Mendia edo eskalada ibilbidea babesean hartu ondoren, diru kopuru sinboliko baten truke, ikurrina edo banderatxo bat jasoko duzue etxean; igoera eguna aukeratu ostean, banderatxoa zuekin eraman dezazuen. Behin tontorrean, argazki bat ateratzera gonbidatzen zaituztegu, zuen ikurrina edo banderatxoarekin, eta ondoren guri helaraztea e-posta bidez. Bildutako argazki guztiekin, ikus-entzunezko muntaia egingo dugu, web orria eta sare sozialen bidez zabalduko duguna.

OINEZ GAILURRA egitasmoa, ekainean jarri dugu abian, eta mendiak babesean hartu eta igotzeko aukera zabalik izango da Nafarroa Oinez 2014 amaitu arte, urriaren amaiera arte.

Espero dugu ekintza hau zuen gustukoa izatea. Gailurretan itxaroten zaituztegu!!!!

ikastola 209
2014 Ekaina
209