IKASTOLA 209 > ikastolak > DBHko IKASLEAK HIZLARI, EZ DAGO B PLANIK, BE PLANETARIK EZ DAGOELAKO

San Bizente Ikastola, Oion

DBHko IKASLEAK HIZLARI, EZ DAGO B PLANIK, BE PLANETARIK EZ DAGOELAKO

Aurkezpena Eskola Agenda 21eko markoan antolatzen diren “Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXIII. Topaketetan” gauzatu da.

Urteak dira  jasangarritasunaren inguruko gogoeta eta lana egiten ditugula gure ikastolan. Hori dela eta, Gasteizera gonbidatuak izan gara gure proiektuen berri ematera. Aurkezpena Eskola Agenda 21eko markoan antolatzen diren “Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXIII. Topaketetan” gauzatu da. DBHko ikasleak izan gara hizlariak, eta  planetari zor diogun begirunea eguneroko lanean eta bizitzan nola islatzen den azaltzen saiatu gara. Gaur txiki direnak batuz gero, etorkizunean handi bilakatuko baitira.
2012-2013. ikasturtean sartu ginen Eskola Agenda 21 progaman. Ugariak ziren aurretik ere hezkuntza eredu jasangarri baten alde egin izan genituenak, eta horrek bultzatu gintuen programari baiezkoa ematera. Komunitatean hezi nahi dugu, ondoan dugunarekiko begirunea sustatuaz, bai orain zein etorkizunean.

Egunerokotasunean egindako lanaren oihartzuna Gasteiza iritsi da, eta bertan gauzatu berri diren “Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXIII. Topaketak” hitzaldian parte hartzera gonbidatu gaituzte. Inguru-gelak antolaturiko topaketa hauek Jesus Guridi aretoan burutu dira

DBHko 2. zikloko ikasleak izan dira hizlariak. Ikasleen ardura izan da, beraz, topaketa hauetan gure ikastolan jasangarritasunaren norabidean gauzatzen ditugun pausu ezberdinak deskribatzea bertan zeuden irakasle, agenda 21eko dinamizatzaile eta ikasleei.

 

Ikastolan antolatu izan diren dinamika jasangarri ugari plazaratu ziren. Hauen artean, aurten burutuak izan diren argi eta uraren kudeaketa jasangarriaren inguruko plangintza, ikastolan eskaintzen den saski eta ogi ekologikoaren banaketa, hondakinen kudeatze plana eta software askearen aldeko apustua izan ziren, besteak beste, ikasleek azaldurikoak. Horretarako arabar Errioxako paisaiez hornituriko aurkezpen euskarri digital bat  erabili zuten.

Prestaketa lan neketsuak eta urduritasunak gaindituz, ikasleek aurre egin zioten erronkari eta argi ikusi zuten  zein zaila suerta litekeen gure ingurunea hobetzearen alde egiten ditugun gauza txiki horien berri ematea. Baina planetari zor diogun begiruneak horrelako ekarpenak merezi ditu, izan ere, Mohamed Nasheed-ek zioen bezala, jasangarritasunaren bidean, “Ez dago B planik, B planetarik ez dagoelako”.

ikastola 209
2014 Ekaina
209