6. ELKAR ilustrazio eta ipuin lehiaketan
SEKULAKO MAILA ETA SARI BEREZIAK
Lanak ikusgai, Aieteko Kultur Etxean, ekainaren 6tik irailaren 7ra
Haurren artean irakurzaletasuna, marrazketa eta sormena bultzatzeko xedearekin antolatu da 6. urtez Elkarreko Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa. Erantzuna ez da txantxetakoa izan, guztira 6.536 lan jaso baitira, horietatik 5.694 ilustrazioak izan dira eta 842 ipuinak!
Hamar urte baino gaztetxoagoek Alaine Agirreren “Letra txarra daukat eta zer” ipuinean oinarrituta marrazkia egin behar izan dute, eta 16ra bitartekoek Iban Barrenetxearen ilustrazioa ipuin bihurtzea eskatu zaie. Beste behin ere, epaimahaiak lanen kalitatea azpimarratu du.
Ipuinetako eszenak imajinazio handikoak izan dira, eta proposatutako irudiari ongi egokituak. Ipuin askotako protagonistak familia pobretan kokatu dira, eta etxe kaleratzeak, janari falta, haur umezurtzak eta beste ikusi ahal izan dira lanetan. Iban Barrenetxearen irudiak iradokitzen zuen giroari edo bizi dugun garaiari dagozkion ipuinak izan dira. Beste berezitasun bat, euskalkien erabilera izan da, gaztetxo asko animatu baitira beren euskalkietan idaztera.
Uxue Mariñelarena, A mailako irabazlearen ipuinetik ateratako pasarteak honela dio: “Hasieran ez zekiten nola joan, baina sortzen ari ziren bizikletari begiratuz ideia bat bururatu zitzaien: bizikleta hura globo bati lotuz, txoriak bezala hegan eginez, Amazonasera iritsiko ziren. Horretarako, globo erraldoia ganbaran zeuden praka zaharrekin sortu zuten.”
Ilustrazioetan, inoiz baino material gehiago erabili direla nabarmendu behar da: brilantinak, collage-ak eta digitalizatutako marrazkiak, besteak beste.
Sarien aldetik, bi berrikuntza izan dira aurtengo edizioan. Batetik publikoaren saria jarri da martxan ilustrazioen kategorian, Irrien Lagunak-en eskutik. Itxaso Larraiotz Txurruka – Tafallako Garces de los Fayos Ikastolako haurra izan da boto gehien jaso dituen ilustrazioa 2279 botorekin, eta bere saria Irrien Lagunak-en material sorta bat izan da. Horretaz gain, bere ikastetxean, Tafallako ikastolan, Irrien Lagunak Klubak ikuskizun bat eskainiko du ekainean. Bestetik, idazlanen maila altua ikusita, epaimahaiak aipamen bereziak izendatu ditu kategoria guztietan, eta horiek, Elena Barrenetxearentzat, Arantza Abrejorentzat eta Ane Contrerasentzat izan dira.
LANAK IKUSGAI
Lan hauek guztiak ikusgai daude elkar.com webgunean, eta Aieteko Kultur Etxean, ekainaren 6tik irailaren 7ra, Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatutako erakusketan, hurbildu nahi dutenentzat.
SARIDUNAK
VI. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako irabazleak:
ILUSTRAZIOA |
|
|||||||
MAILA |
SARIA |
IZEN - ABIZENAK |
HERRIA |
|||||
A |
1º saria |
Israel Hernando Gaiztarro |
Donostia |
|||||
A |
2º saria |
Sara Moreno Fernández |
Bilbo |
|
||||
|
|
|
|
|||||
B |
1º saria |
Haizea Larrea |
Erandio |
|||||
B |
2º saria |
Xabier Telletxea Ibanez |
Bermeo |
|||||
|
|
|
|
|||||
C |
1º saria |
Inhar Aranberri Rozas |
Bera |
|||||
C |
2º saria |
Josu Odriozola |
Donostia |
|||||
Publikoaren saria- Irrien Lagunak-en eskutik |
Itxaso Larraiotz Txurruka- Tafallako Garces de los Fayos Ikastola |
Tafalla |
||||||
IPUINA |
|
IPUINAREN IZENBURUA |
||||||
MAILA |
SARIA |
IZEN - ABIZENAK |
HERRIA |
|||||
A |
1º saria |
Uxue Mariñelarena Agirrezabala |
Mungiro |
|
Kepa eta Pantxika bidaian |
|||
A |
2º saria |
Jeanne Laborde |
Donibane Lohitzune |
|
Altxorra galdua |
|||
A |
Aipamena |
Elena Barrenetxea |
Urretxu |
Susko txoriaren arrautza |
||||
|
|
|||||||
B |
1º saria |
Oihane Gurrutxaga Luengo |
Legazpi |
|
Bidaia handia |
|||
B |
2º saria |
Martin Irigoras |
Zaratamo |
Benetako altxorra |
||||
A |
Aipamena |
Oihana Amoros Abrejo |
Arantza |
Hegan, txoriak bezala |
||||
|
|
|||||||
C |
1º saria |
Andoni Agirre |
Irun |
|
Nire mundua |
|||
C |
2º saria |
Naia Begiristain Etxezarreta |
Lazkao |
|
Hegalikleta |
|||
C |
Aipamena |
Ane Contreras Perez |
Durango |
Munduratze apokaliptikoa |
||||