IKASTOLA 208 > ikastolak > JOSE GURRUTXAGA KROSS LASTERKETA AURTEN ERE BAI

Elgoibar Ikastola, Elgoibar

JOSE GURRUTXAGA KROSS LASTERKETA AURTEN ERE BAI

Ikuskizun aparta Jose Gurrutxaga krosean.

Elgoibar Ikastolatik idazten dizuet albiste baten berri emateko.
Urtero-urtero gure ikastolak Jose Gurrutxaga Krosa antolatzen du Elgoibarko kaleetan.
Jose Gurrutxaga krosaren 21. ekinaldia jokatu zen domekan Elgoibarko kaleetan. Udaberriko egun eguzkitsu eta epela lagun, 637 antxintxikarik parte hartu zuten adinaren eta sexuaren arabera banatutako hamalau lasterketetan. Lehen orduan  hasi ziren neska-mutilen lasterketak, eta eguerdian jokatu zen nagusien proba.
ikastola 208
2014 Apirila
208