Txioka eta Iñigo Aritza Ikastolak, Sakana
LITERATURA ETA ARTEA UZTARTUZ
Sakanako Ikastolen II.Arte Proiketua
Juul kanpainarekin lotu nahi izan dugu.
Orain dela bi urte Sakanako hiru Ikastolen artean arte proiektu bat egin genuen bertako artisten obren inguruan. Ikasturte honetan II.Arte proiektua burutu dugu eta oraingoan literatura eta artea uztartu nahi izan ditugu. Sakanako idazleen idazlenetatik abiatuz, haurrek arte obrak sortu dituzte. Iñigo Aritza eta Txioka Haur Ikastolako ekoizpen guztiekin erakusketa bat antolatu dugu. Erakusketa hau apirilak 7an inauguratu genuen JUUL kanpainarekin ere lotu ahal izateko. Inaugurazioan DBH 3.mailako ikasleek dantza egin zuten, musika zuzenean izan zen eta Castillo Suarez eta Alberto Barandiaran idazleak bertan izan ziren ere.