Lizarra Ikastola, Lizarra
TIK-TAK PROIEKTUREKIN NAFARROAKO ORDEZKARIAK OVIEDON
Lizarra Ikastolak Nafarroa ordezkatuko du maiatzean.
Asturiasen Estadu mailako Kontseilu eskolarrak bilduko diren jardunaldietan, Lizarra I. Irakaskuntzaren arrakastan Teknologia berriek duten garrantziaz arituko da ikastola, horietan esperientzia luzea baitu, eta lotura zuzena konpetentzietan oinarritutako irakaskuntzan. Gaur egun 26 proiektu ezberdinetan lan egiten ari dira, bi proiektu mailako.
“Nafarroako Eskola Kontseiluaren batzorde iraunkorrak Lizarra Ikastola aukeratu du Nafarroako Foru Komunitatea ordezka dezan “Eskola arrakastatsuak, ezaugarriak eta esperientziak” izenburupean, 2014ko maiatzean Asturiasen antolatu den “Estatuko eta Autonomia Erkidegoetako Eskola Kontseiluen XXII. Topaketan.
Ikasleen konpetentzien garapenerako Ubagua proiektuen esperientzia hautatu dute, gogoan izanez esparru bezala eskola duten esperientziak aurkitu nahi zirela, hau da, helburua ez zela “irakasle arrakastatsuak” aurkitzea baizik eta “eskola arrakastatsuak”. Esperientzian ondoko irizpideak baloratu dira:
1- Berritzailea izatea, irtenbide berriak edo sormenezkoak garatzen dituena:
2- Eraginkorra, eragin positiboa eta hobekuntza helburuei erreparatuz hautemangarria erdietsi duena:
3- Iraunkorra dituzten eskakizun sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak direla-eta denboran zehar mantentzen ahal dena, eta luze iraunen duten eraginak izan ditzakeenak.
4- Errepikagarria, politikak, ekimenak eta jarduerak beste toki batzuetan garatzeko eredutzat balio dutenak.
Ikastolako irakasle guztien proiektua den hau aukeratu izanak pozez bete gaitu”, esan digu Josu Reparaz zuzendariak.
Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza arduradunak Lizarra Ikastolan izan dira bertako proiektuak ezagutzeko, tartean hizkuntza inmersioan martxan jarri duten eredua, Vianako Printzipearen, Lizarrako Udaletxearen eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin. 1970/71 ikasturtean sortu zen Lizarra Ikastola 25 ikaslerekin; gaur egun 700tik gora ditu. Ikastolako zuzendariak azaldu die bisitan joandako Parlamentariei Euskara dutela ikastolako hizkuntza ardatza; Ikastolen hizkuntza proiektuaz aritu dira aurkezpenean, baita ikasleak Haur Hezkuntzan hasten direla ingelerarekin ere. Crea eta Pentazitatea proiektuak gertutik ikusteko aukera ere izan dute Parlamentariek. Jakin ere jakin dute eskola porrotarik ez dagoela Lizarrako Ikastolan.
Ikastolako zuzendaria den Josu Reparazek, HHko arduraduna Aitziber Beroizek, LHkoa Ixone Bakaikoak, DBHkoa Maider Etxanizek; eta TIK-eko bideratzailea Josu Sueskunek abegi egin diete bisitan izan diren Parlamentariei: Esteban Garijo (P), Ramón Casado, Carmen González (G.P. UPN), Pedro Rascón (G.P. SN), Miren Aranoa (G.P. Bildu), Nekane Pérez (G.P. Nabai), Txema Mauléon (G.P. I-E), eta Manu Aierdi.