Santo Tomas Lizeoa, Donostia
IKASLE AUTONOMOAGOAK, KRITIKOAGOAK eta SOLIDARIOAGOAK
Lizeoan aurrera egiten ari gara ikaskuntza kooperatiboa proiektuarekin.
Lehen Hezkuntzan aurrera egiten ari gara ikaskuntza kooperatiboa proiektuarekin, ikastola inklusiboa ahalbideratzeko eta bertan elkarren artean hain desberdinak diren ikasle guztiak biltzeko modua ikusten dugulako. Helburuak bi dira: batetik, elkarri lagunduz, ikasketetan denek aurrera egitea; eta bestetik, taldean lan egiten ikastea.
Taldean aritzeak suposatzen duen interakzio honek aukera ematen du komunikazioa, iritzi kritikoa, lanarekiko konpromezua, erabakitzeko gaitasuna, sormena,… garatzeko eta bizikidetzarako hain garrantzizkoak diren beste balore batzuk lantzeko, adibidez, solidaritatea, enpatia, eta errespetua,….
Era honetara nahiko genuke gure ikasleak autonomoagoak, kritikoagoak eta solidarioagoak izatea; eta, era berean, edukitan ere konpetenteagoak izatea. Hau da, gizarteratzeko gaitasunak edukitzea.
Talde lana azaltzen da curriculumeko helburu orokorretan, baita konpetentzietan ere. (Elkarrekin ikasten ikastea)
Ikaskuntza kooperatiboa metodologia bat izanik, ikasi beharreko eduki bat ere bada. Horregatik talde lanean aritzea irakatsi egin behar diegu.
Esan bezala inklusioa garrantzizkoa da, eta hiru konzeptu biltzen ditu:
Presentzia: ikasle guztiek hor egon behar dute
Partaidetza: denek egon eta parte hartu behar dute
Lorpena
Hau guztia ikusiaz, 2011/12 ikasturtean, Berritzeguneak eskaintzen zuen proiektua ezagutu genuen. Proiektua VICeko unibertsitatekoa den Pere Pujolas pedagogo katalanaren gidaritzapean egiten zela jabetu ginenean, bere bibliografía eta lanak arakatu genituen eta, ondoren, proiektuan parte hartzea erabaki genuen.
Gure ikastola, Santo Tomas Lizeoa, handia izanik bigarren zikloan hastea pentsatu eta egin genuen. Ziklo honetako maila bakoitzeko arduradun bat aukeratu genuen, eta horiek hilean behin Berritzeguneko mintegietan parte hartzen hasi ziren. Bileren ondoren beraien lankideekin elkartu, eta proposatutako lanak aurrera eramaten zituzten. Erronka handia suposatu arren, ilusioz hasi ginen lanean.
Ikasturte horren bukaeran balorazioak egiterakoan lana oso egokia zela gogoetatu genuen, eta, TXANELA proiekturako baliabide egokia denez, beste zikloetara zabaltzea erabaki genuen.
Hasteko Pere Pujolasen txostena landu genuen, eta Berritzeguneko bi arduradun gerturatu zitzaizkigun hitzaldi/ikastaro bat ematera sensibilizazio helburua lortu nahirik. Ziklo bakoitzak bere zailtasunak izan arren, denen jarrera aurrerakoi eta kooperatiboari esker aurrera egitea lortu genuen.
Hirugarren ikasturtean, aurten, 2013/14 ikasturtean, hiru zikloak parera egotea lortzen ari gara. Ikaskuntza kooperatiboak, IKKI-k, hiru maila ditu: hasera maila, sendotze maila eta orokortze maila. Gu, ikastola bezala, sendotze mailan gaudela esan genezake.
Bigarren zikloan bezala maila bakoitzak arduradun bat aukeratu zuen, eta horiek Berritzeguneko mintegietan hilean behin biltzen dira. Horrela irakasle talde honek, orientatzaileak eta koordinatzaileak, TALDE ERAGILEA osatu genuen ikastolako antolamendua aurrera eraman ahal izateko. Bere helburuak izango dira: batetik, dinamizatzaile, bultzatzaile, liderazgo lez lan egitea, hau da, sensibilizazio lana egingo du. Bestetik, konpartitzeko gunea izango da gora beherak, zalantzak eta egindakoak agertzeko. Eta, azkenik, planifikazioa egiteko eta antolatzeko bilduko da.
Aurten Pere Pujolas berarekin bideokonferentzi bat antolatu genuen ikastolan gure lanaren nondik-norakoak ikusteko asmoarekin. Nahiz IKKI LHn landu, HH eta Bigarren Hezkuntza ere gonbidatu genituen. Berritzeguneko mintegietan parte hartzen duten ikastetxe desberdinak ere gerturatu zitzaizkigun.
Ikaskuntza kooperatiboak hiru eremu ditu:
A eremua: Taldea kohesionatzeko eremua da.
B eremua: IKKI metodologikoki erabiltzea; egitura desberdinak daude honetarako:
C eremua: Talde lanean egiten ikastea da helburu. Ardurak antolatzen dira. Kuaderno batean plasmatzen da.
A eremuarekin ikasturte osoan zehar aritu behar da. Talde kohesioa eta harremanak beti landu behar baitira.
Gelari dagokionez, ikasleak taldeka jarriak ditugu. Talde horiek hetereogeneoak izango dira gehienetan baina tarteka helburuaren arabera homogeneoak izango dira adibidez dakitena praktikan jartzeko.
Egitura kooperatibo batek funtsezko bi baldintza beteko ditu:
Berdintasunezko parte hartzea: denek parte hartzen dute. Aldabereko elkarrekintza.
Irakaslearen rola ere aldatu egingo da, orain arte irakaslea gelako protagonista zen; orain, ordea, bere eginkizuna izango da, alde batetik, talde konzientzia indartzea; beste alde
batetik, talde funtzionamendua autorregulatzen laguntzea eta, era berean, ikasle autonomogoak lortzea.
Proiektuan aritu diren irakasle zein orientatzailearen inplikazioa erabatekoa izan da, eta argi dago, egindako lana ezinezkoa litzatekela inplikazio personal hau egon ez balitz.
Datozen ikasturtetan IKKIrekin jarraitzeko asmoa dugu, eta gure hurrengo erronka “ebaluazioa” izango da. Bukatzeko esan, gure lanaren berri emateko, iaz Ikasketa Kooperatiboari buruzko II. Sinposioan parte hartu genuela gure esperientzia azaltzeko; eta aurten, maiatzean, ospatuko diren Gipuzkoako jardunaldietara ere gonbidatuak izan garela.