IKASTOLA 207 > ikastolak > HEZUR MUINAREN EMAILE EGITEKO KANPAINA, GURASO BATEN ALDE

Seber Altube Ikastola, Gernika

HEZUR MUINAREN EMAILE EGITEKO KANPAINA, GURASO BATEN ALDE

Seber Altube ikastolako guraso batek hezur-muinaren transplantea behar du, duen gaitzari aurre egiteko.

Gaitzaren larritasuna kontuan hartuta, eta guraso bat horrela ikusteak ikastolaren komunitatean eragindako zirraren ondorioz, ikastolatik kanpaina bat abiatu dute herritarrak hezur-muinaren emaile egin daitezen. Gertutasunak eragindako behar batek, kolektiboki lagungarria den pausoa ematera eraman du Seber Altube ikastola. Sentsibilizazio kanpainarekin batera, ahalik eta herritar gehienak hezur-muinaren emaile izatea da helburu. Hezur-muin emaile bilakatzeko pausoak errazak dira: - 944 033 601 telefonora deitu eta norberaren datuak eman ostean, informazioa bidaltzen dute.
 - Informazioa irakurrita, prest egonez gero, Bilbon odola emateko hitzordua adostu behar da telefono berdinera deituz. Odola bakarrik ateratzen dute, analisia egitean bezala.
- Odola aztertuta, norbaitekin bateragarri izanez gero, deituko egingo dute sakonago hitz egin eta azken pausoa emateko, alegia, hezur-muina emateko.

ikastola 207
2014 Otsaila
207