Eguzki Begi Ikastola, Galdakao
EKO-FASHION DESFILEA EGIN DUTE DBH4ko IKASLEEK
Eskola Agenda 21 programarekin uztartuz, arropa ekologikoen desfilea egin zuten DBH 4ko ikasleek.
Aurretik arropak josten eta diseinu txikiak egiten ikasteko tailerra ere egin zuten. Ekimenaren helburua kontsumo arduratsua bultzatzea izan zen, eta, bide batez, ikas-bidaiarako dirua batzea. Egunean bertan produktu ekologikoak dastatzeko aukera izan zuten desfilera bertaratutakoek, eta baita erosketa poltsak erosteko ere. Parte-hartze zabala izan zuen ekitaldiak; baita laguntzaile asko ere. Galkaoko Eguzkibegi Ikastolakideak pozik.