Anoetako Herri Ikastola
GUSTUKO LEKUAN ALDAPARIK EZ, IKASLE ETA GURASOAK MENDIAN GOZATUZ
Saminik gabe Samiño mendia igo dute otsailean, eta Onddio eta Adarra urtarrilean.
Hilean behin, inguruetako mendi txangoa egiten dute Anoetako Herri Ikastolako ikasle eta gurasoek. Mendiaz eta inguruek eskaintzen dizkieten paraje eta naturaz disfrutatzeaz gainera, harremanak estutzea eta egun pasa bikaina dute sari. Eguraldia, txar edo on, beti dute lagun.