Lautada Ikastola, Agurain
URTERO BEZALA, BAKEAREN EGUNA OSPATU DUTE
Mundu osoan bakea lor dadin eskatu dute berriro ere Aguraingo Lautada Ikastolan.
Urtarrilaren 30ean Bakearen Eguna ospatu dute ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Aurten, 1993an Bakearen Nobel Saria jaso zuen Nelson Mandelaren bizitza eta ideiak gogoratu, eta Hegoafrikan zegoen arraza bereizketaren aurka egindako lana ezagutu dituzte. Helburua betetzeko, Mandelaren biografia eta Hegoafrikan gertatutako gehiegikeriak landu dituzte.