IKASTOLA 205 > ikastolak > "DBHrako BAIMENAK LORTU NAHI DITU BEASAINen"

Andramendi Beasaingo Ikastola

"DBHrako BAIMENAK LORTU NAHI DITU BEASAINen"

Beasainen Hazi, Hezi eta Bizitzeko eskubidea aldarrikatzen. Irailaren 5ean IKASTOLAKIDEOK batzar jendetsuan eta herriaren aurrean aldarrikatu  zuten publikoki eskubide hau. Ikasle eta ikasle ohien ahotsa entzun zen. Ikastolaren kantu berria eta DBH: 77 urratsetara dokumentala  ere aurkeztu ziren.

 

 

Ikastolak 248 ikasle dauzka matrikulatuta (0-12 urtekoak). Beasaingo Ikastolak eskura ditu beste 1500 metro karratu. 2013-14an obrak egiten hasteko moduan da, eta horrekin DBHrako  baimenak lortu nahi ditu Derrigorrezko Hezkuntza osoa Beasainen burutu ahal izateko.

Irailaren haiseran IKASTOLAKIDEOK batzar jendetsuan eta herriaren aurrean eskubide hau aldarrikatu  zuten publikoki. Batez ere ikasleen ahotsa entzunarazi zuten ekitaldietan barna, bai IKASTOLAKIDEOK batzarrean eta baita gero Bideluze plazan burututako saioan ere.

Azken honetan parte hartu zuten Aitor Sarriegik, eta ikastolako bi bertsolari gaztek, Naroa Aranburuk eta Ekain Imazek; ondoren, Beasaingo ikastolako ikasle ohien txanda izan zen oholtzan, bai aurkezle lanetan eta bai beraien esperientziaren berri ematen aritu baitziren. Eneritz Gorrotxategi, Odeia Aiestaran, Amaiur Perez eta Irati Valdivielso izan ziren. Eta amaitzeko, Aimar Larrea, Andramendi Irakaskuntza Koop.ko lehendakariaren  hitzen ostean, ikastolako aita den  Aitor Furundarenak sortutako kantua Eider Ormazabal ikastolako amak abestu zuen zuzenean. Hari laguntzeko ikastolako ikasle eta ikasle ohi batzuk kantaren koreografia eskaini zuten, ikusleen gozamenarako.

ikastola 205
2013 Urria
205